Sandra Piñeirok elikadura-jokabidearen nahasmenduez mintzatuko da asteazkenean, azaroaren 26an. Hitzaldia Irungo Emakumeen Etxean izango da arratsaldeko 18:30ean. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.
Elikadura-jokabidearen nahasmenduen kontra borrokatzeko nazioarteko egunaren harira antolatutako hitzaldia da. Irungo Udaleko Berdintasun zerbitzuak hitzaldia antolatu du, nagusiki emakumeei eragiten dien arazo hori jorratzeko. «Gorputzetik harago: elikadurarekin lotutako portaera-nahasmenduak ulertzen saiatuz» izenburua du, eta Sandra Piñeiro nutrizionistak emango du.
Hitzaldiaren helburua da bulimia, anorexia, ortorexia edo bestelako elikadura-jokabidearen nahasmenduren (EJN) bat duten pertsonen eguneroko errealitatea ezagutzera ematea. Sentsibilizatzeko, informatzeko eta mitoak eraisteko hitzaldi bat da. Gainera, emakume askok bizitzaren zenbait etapatan izaten duten arazo horri aurre egiteko oinarrizko jarraibide batzuk ere emango dira.
Sandra Piñeiro
Sandra Piñeiro Psikologia ikasketak egiten ari da, eta Kirolaren Zientzietako graduduna da. Nutrizioari eta Osasunari buruzko master batek osatzen du EJNen gainean duen prestakuntza espezifikoa. Bera arduratuko da, halaber, Ahalduntze Eskolako «Gorputzetik harago» ikastaroa emateaz, abenduaren 3tik aurrera. Prebentzioan eta alderdi psikoedukatiboetan zentratutako bost saio izango dira, emakume talde txiki bati zuzenduak. Helburua beren gorputzarekin eta janariarekin duten harremanaz hausnartzea da, nork bere burua zaintzeko eta autoestimua indartzeko tresnak eskuratze aldera.



