Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak Ribera beketarako proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proiektuak 2026ko urtarrilaren 30era arte aurkeztu ahalko dira. Hautatutako proiektu bakoitzak 11.250 euroko zuzkidura izango du. Oinarriei buruzko informazio guztia udalaren webgunean dago eskuragarri.
Tandem bekak
Gogoratu behar da bekaren helburua tandemean ikerketa prozesu bat garatzea dela, non gizarte zientzien esparruan ikerketa bat eta proposamen artistiko baten bidez artikulatu beharreko emaitza bat elkartuko diren. Gaiak mugaren eta lurraldeko memoria historikoaren ingurukoak izango dira, baita Bidasoa ibaiarekin eta haren eragin eremuarekin duen loturarenak ere.
Tandemak bi pertsonaz osatuta egon beharko du, eta pertsona bakoitzak ekimenaren xede diren bi profilak ordezkatu beharko ditu: alde artistikoa bata, eta gizarte-zientzien arloko ikerketarekin lotutakoa bestea.
Baldintza
Deialdian parte hartu nahi dutenek memoria labur bat edo aurreproiektua, ikus-materiala, kronograma, proiektu edo proposamen artistikoen memoria bat eta motibazio-gutun bat aurkeztu beharko dituzte.
Epaimahaikideek oinarrietan adierazitako irizpideen arabera baloratuko dituzte proposamenak. Horien artean daude, besteak beste, proposamenaren kalitate orokorra, tandemek artearen eta ikerketaren arloan duten ibilbidea eta esperientzia, eta proiektuaren planteamendu orokorrean genero-ikuspegia eta intersekzionalitatea txertatzea.



