Biriatuko ordainlekuko kontzentrazioak eguerdian muga inguruan ilarak sortuko dituela aurreikusten da

Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gaur, urtarrilaren 15ean, 12:00etatik 14:00etara Biriatuko ordainlekuan espero den kontzentrazioa dela eta, Ertzaintzarekin batera koordinatutako operatibo bat jarri du abian. Helburua hirian trafikoaren eraginak minimizatzen saiatzea izango da, bereziki, Behobia eta muga inguruan.

Ilarak saihesteko gomendioak

Kontzentrazioak zehazki Behobia inguruan,   AP-8an, N-121-An eta GI-636an kalteak eragingo dituela aurreikusten da. Beraz, elkarretaratzeak iraun bitartean, herritarren segurtasunagatik trafiko-mozketa puntualak egingo dira modu kontrolatuan.

Frantziarako noranzkoan doazen ibilgailuei gomendatzen zaie AP-8 autobidea ez erabiltzea Bentak eta Biriaturen artean, muga Santiago zubitik igarotzea gomendatuz. Nafarroatik edo Zaisatik Frantziara doazen kamioi eta ibilgailu guztiek 11:00ak baino lehen aurreratu beharko dute beraien irteera, edo 14:15ak arte atzeratu. Une horretan kontzentrazioa amaitu eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko dela aurreikusten da.

Irungo Udaltzaingoa eta Ertzaintza une oro harremanetan egongo dira herritarren bide-segurtasuna bermatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude