San Vicente de Paúl Ikastetxeak ate irekien jardunaldia antolatu du

Irungo San Vicente de Paúl Ikastetxeak ate irekien jardunaldia antolatu du datorren urtarrilaren 31n egingo dena, goizeko 10:00etan. “Zugandik gertu” lelopean, zentroak bere hezkuntza-proiektua ezagutzera gonbidatzen ditu herriko familiak, banakako bisita pertsonalizatuak hitzartzeko aukera ere eskainiz.

Ikastetxeak bere eskaintzaren indargune nagusiak nabarmendu nahi ditu ikasturte berrira begira:

  • Hezkuntza-ibilbide osoa: Ikasleekin batera hazten den proiektua eskaintzen dute, 2 urtetik DBHko 4. mailara arte jarraitutasuna bermatuz.
  • Familia-giroa: Hasieratik tratu hurbila eta pertsonalizatua eskaintzeaz harrotzen da zentroa, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.
  • Egunerokotasunerako erosotasuna: Familien bizitza errazteko asmoz, ikastetxeak Goiz Txokoa eta jantoki zerbitzua ditu. Gainera, etxetik gertu ikasteak ematen duen bizi-kalitatea eta lasaitasuna azpimarratzen dute, ibilbide luzeak saihestuz.

Izen ematea

Parte hartu nahi duten familiek edo informazio gehiago behar dutenek, webgunean eman dezakete izena edo zentroarekin zuzenean harremanetan jarri: ikastetxearen webgunean, bertara, Hondarribia Kaleko 23. Zenbakira gerturatuz edo telefono zenbaki honetara deituz: 943 61 99 90.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude