“Ama Lurra: Sorgina Txirulina” ipuin-kontalaria Ekoetxea Txingudin izango da urtarrilaren 25ean

Datorren urtarrilaren 25ean, igandea, Ekoetxea Txingudik  ekitaldi berezi bat hartuko du: “Ama Lurra: Sorgina Txirulina” ipuin-kontalaria. Saio hau familiei eta haurrei zuzenduta dago, zehazki 4 urtetik aurrerako haurrak dauzkatenei. Saioa euskaraz izango da eta goizeko 11:00etatik 12:00etara egingo da. Sarrera, doakoa da, Ekoetxea sareko jardueren barnean antolatu baitago, baina parte-hartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa da.

Esperientzia honen bidez, Sorgina Txirulinak gure planetaren magian murgilduko ditu bertaratutakoak. Ipuin-kontaketa honek Natura eta Ama Lurrarekiko errespetua eta maitasuna sustatzea du helburu, istorio eta abentura magikoen bidez.Ekimen hau aukera paregabea da haurrek naturaren garrantzia modu dibertigarri eta pedagogikoan uler dezaten, ingurune natural paregabe batean.

Interesa duten familiek Ekoetxearen webgunean aurkituko dute informazio gehiago eta erreserbak egiteko aukera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude