Irungo Udalak herritar guztiei gogorarazi die datorren urtarrilaren 30ean amaituko dela 2026ko TAO sistemaren erabiltzaileek egoiliar txartelak berritzeko epea. Urteko tasaren zenbatekoa 50,00 € da. Behin kanpaina bukatuta, berritzen ez diren txartelek baliozko izateari utziko diote, otsaileko bigarren astean.
Ordainketa helbideratuta duten egoiliarrei otsailaren 6an zordunduko zaie tasa, ostiralarekin, baldintzak betetzen badituzte betiere, eta automatikoki berrituko zaie txartela.
Ordainketa helbideratuta ez dutenek, berriz, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez eska dezakete helbideratzea, www.irun.org/sac helbidean, Irun Txartela, BakQ edo beste ziurtagiri digital bat erabiliz, urtarrilaren 30era arte (ostirala).



