
Biok Txingudi lehiaketara bueltatuko da Plaiaundin. Sortzen taldearen aurka jokatuko du larunbatean 16:00etatik aurrera. Azkeneko bi asteburuetan atsedena izan ondoren, Biok Txingudi zelaira bueltan da, oraingoan, etxean Sortzenen aurka. Bera Berak eta Eibarrek osatzen duten taldea hirugarrena da Euskal ligan 25 punturekin 8 jardunaldi jokatu ondoren.
Biok Txingudik erronka zaila izango du aurrean, baina jokalariak gogotsu daude. Azkeneko partidetan porrot gogorrak jaso badituzte ere, pixkanaka taldea bere jokoa garatzen ari da eta jokalari gazteenen eboluzioa nabarmena izaten ari da.
Gazteak ere lehian
Emakumezkoen taldea baino lehen, 16 urtez azpikoak izango dira Plaiaundin arituko direnak, izan ere, Gaztedi jasoko dute 10:30etatik aurrera. Irabaztea ezinbestekoa da gazteentzat Euskal ligako titulua lortzeko lehian jarraitzeko.
Etxetik urrun arituko da18 urtez azpiko Gabiria Txingudi/Baztan, Uni Bilboren aurka jokatuko du larunbatean 15:45etik aurrera.



