Abarka elkarteak, Irungo Udalaren laguntzarekin, Munduko Arrozak ekitaldia antolatu du 2026ko maiatzaren 24rako. Hori dela eta, euren kulturako arroz plater tipiko bat prestatu nahi duten pertsona, talde edo kolektiboen bila dabiltza. Topaketa gastronomiko eta kultural hau hiriko Zabaltza plazan egingo da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:30ak bitartean.
Abarkatik nabarmendu dutenez, ekimen honen helburu nagusia sukaldearen bidez kulturak batzea eta pertsonak konektatzea da, parte-hartzaile guztiei esperientzia paregabe bat eskainiz. Bertan sukaldatzea erabakitzen duten lagunei sukalde gunea eta antolakuntzaren aldetiko laguntza osoa bermatuko diete egunean bertan. Horrez gain, errezetak osatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak erosi ahal izateko, 150 euroko dirulaguntza emango zaio talde bakoitzari.
Izen ematea zabalik
Sukaldari gisa aritu nahi duten interesdunek izena emateko aukera daukate dagoeneko galdetegi hau betez edota kartel informatiboan agertzen den QR kodea eskaneatuz.



