Azaroaren 25a prestatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean Emakumeen Etxean 

M8 Asanblada Feminista Bidasoak bilera irekia deitu du datorren astelehenean, azaroak 9, Irungo Emakumeen Etxean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Topaketa honen xede nagusia Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren testuinguruan eskualdean egingo diren ekintzak, aldarrikapenak eta mobilizazioak modu parte-hartzailean prestatzea da.bi

“Indarkeria matxistaren aurka” lelopean eta “Elkarrekin, indartsuago!” goiburuari helduta, kolektibo feministak dei zabala egin die eskualdeko emakume guztiei saioan parte har dezaten. Antolatzaileek nabarmendu dute ezinbestekoa dela ahotsak, ideiak eta indar kolektiboa batzea indarkeria matxistari herri mailatik erantzun feminista sendo bat emateko, eta, horretarako, bertaratzen diren guztien ekarpenak jasotzeko gune ireki bat eskainiko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude