Anarik “Giza Zarata” disko berria aurkeztuko du igandean Irunen

Anari artista azkoitiarra eta bere taldea Irunen izango dira igande honetan, otsailaren 2an, ‘Giza Zarata’ disko berria aurkezteko. Irungo Udaleko Kultura arloak antolatutako hitzordua 20:00etan izango da, Amaia KZn.

‘Giza Zarata’ artistaren ibilbide luzeko zazpigarren lana da, eta, guztira, hamar pieza biltzen ditu, folkak eta elektronikak markatuta: Troiako Zaldia, Ez Nengoen Han, Tigrea, Kontinente Zaharra, Bunkerra I, Edertasun Arraroa, Bunkerra II, Inmolazioa, Vesna Vulovic, Giza Zarata.

Joaquín Pascual eta Paco Locoren ekoizpen arretatsuarekin grabatua dago. Anari Alberdi da ahots nagusia eta gitarra; Xabier Olazabal, gitarra baxua; Mariano Hurtado, pianista eta organista; Ander Mujika bigarren ahotsa eta gitarra elektrikoa, eta Xabi Etcheverry, rabel, gitarra teklatua eta bigarren ahotsa. Taldekoen hitzetan, “orain arteko diskorik bikainena”.

Sarreren salmenta

Kontzertura joan nahi dutenek, sarrerak zortzi eurotan eskuratu ahal izango dituzte Irungo Turismo Bulegoan, Amaia KZren webgunean, eta baita zentroko leihatilan bertan ere, ordubete lehenagotik, sarrerarik geratzen bada betiere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude