Datorren abenduaren 14an XXXI. Europako Kros Txapelketa Lagoan, Portugalen, egingo da. RFEAk Ander Aramendi hautatu du 20 urtez azpikoen taldean lehiatzeko, denboraldi honetan lortutako emaitza handien ondoren.
Anderrek Espainiako selekzioarekin debuta egin zuen joan den abuztuan Temperen, Finlandian, izandako 20 urtez azpiko Europako txapelketan. Hitzordu horretan finalista izan zen 3000m lauetan, eta Europako 8. postua lortu zuen.
Nazioarteko Debuta Krosean
Super Amara BAT taldeko atletarentzat nazioarteko lehen hitzordua izango da Europako Kros Txapelketa batean. Estatuko deialdia talde absolutuak, txanda mistoak, 23 urtez azpikoak eta 20 urtez azpikoak osatzen dute.
20 urtez azpikoetan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, atletek 4,450 metroko tartea osatu beharko dute. Bidasoa Atletiko Taldetik zorionak eman dizkiote Anderri eta zorterik onena opa diote Algarve eskualdean ospatuko den hitzordu honetarako.



