Anti-Regimen taldeak LP berria aurkeztuko du Bloody Mary dendan ostiralean

Ostiral honetan, maiatzaren 9an, Anti-Regimen taldeak LP berria aurkeztuko du. Aurkezpena Irungo Bloody Mary disko dendan egingo da, arratsaldeko 19:00etan. “Zuzenean Mosku 2024/8´16” izenburua duen diskoa da. Bertaratzen direnek diskoa eramango dute opari.

Diskoak 2024ko abuztuaren 16an grabatu zen, Moskuko jaien barnean taldeak eskainitako kontzertuan. 2024ko iraila eta urrian nahasketak egin ziren eta 2024ko azaroan masterizatu zen.

Kontzertu hartan, baxuan eta abeslari lanetan Miguelon aritu zen, gitarran eta abeslari Rafa, gitarra eta koruetan Aitor eta Baterian Txema. Gainera, Katu, Mattin eta “Ya no puedes ir” TXAP-en kolaborazioa izan zuten.

Diskoan bertan irakur daitekeenez, taldeak iraganean, orainaldian eta etorkizunean jasoko duen babes guztia eskertzen du eta bidean geratu zirenei eskertzen die diskoa, “elkarrekin askatasunaren alde borrokatzen jarraituko dugu” aldarrikatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude