Apirilaren 26an Mestiza elkarteak antolatutako “Liburu txiki kluba” saioa egingo da Dunboa Eskolan

Datorren asteazkenean, apirilaren 26an, Mestiza elkarteak publiko guztiari zuzendutako “Liburu txiki kluba” saio eskainiko du Irunen. Ekintza Dunboa eskolako Haur Hezkuntzako eraikinean egingo da arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da. Plaza mugak izango dira, beraz, haurrak heldu bat edo biren laguntzarekin sartu ahalko dira.

Mestiza elkartearen eskutik, irakurzaletasun bultzatzeko helburuarekin, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ipuinak eta abestiak uztartzen dituen saio parte-hartzailea izango da. Saioak 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Parean Elkartea Dunboa ikas-komunitatearekin elkarlanean ari da, Kaleidoskopioa izeneko proiektuaren barnean. Proiektuaren helburua da eskola komunitatearen espazioan euskara kultur aniztasunaren aliatu moduan ulertzea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude