Asiako liztorrak ( Vespa Velutina) Txinan du jatorria. Lehendabizikoz, Bordeleko portuan agertu zen egurra zeraman itsasontzi batean. Handik Ipar Euskal Herrira pasa zen eta ondoren 2010ean, Hego Euskal Herrira, Irunera, hain zuzen.
Liztorra izateko nahiko handia da: 30mm inguru luze da. Bertako erle arrunta ( Apis Mellifera ) baino hiru aldiz handiagoa. Habiak zuhaitzetan jartzen ditu,lau eta sei metroko altueran. Pertsonentzat ez da arriskutsua; bai ordea, erleentzat. Izan ere horiez elikatzen da nagusiki. Udazkeneko fruitu onduak ere oso gustuko di
Dirudienez oso erasokorra da eta halako 30 liztorreko talde batek 30.000 erle hil ditzake hiru orduan. Normalean erlauntzaren kanpoaldean jartzen dira bakarka edo taldeka eta zain egoten dira erleak polena jasotzetik noiz etorriko. Une horretan erleei gehiago kostatzen zaie mugitzea eta orduan erasotzen dituzte. Erleak liztorrak sumatzen badituzte ez dira habiatik ateratzen, ez dute jaten eta gosez hiltzen dira. Asiako erleek badute liztorraz babesteko mekanismorik, baina bertako erleek ez dute oraindik ikasi beren burua defendatzen.
Txingudi Ikastolako 5. Fko ikasle bat