Zugan bizi nahian

Uda da eta bero dago.

Zure irudia errekan islaturik ikusi dut, atsegin dut. Lagun dezente gaude bildurik, nahiz eta denei begiratu, zure irribarrea bakarrik ikusten dut. Kilimak sentitu ditut sabelean. Zoriontsu naiz, ametsetan bezalaxe. Azkenean bai, bakarrik gaude. Taupadak askatzen zaizkit barrenean. Zeruan gaude, zeru zati batean, biak bat eginik. Orain bai, orain arima guztiak xurgatzeko gai naiz.

Udazkena da. Fresko dago.

zuganbizinahian

Urruntzen zoaz. Gero eta gutxiago ikusten zaitut eta ikusten zaitudanean, urduritasunez, bizkarra eman dizut. Damuturik nago, baina bizitzak ez du zentzurik damutu ezean…Zergatik joan zara nire albotik? Zer egin dut? Beti antzeko galderak errepikatzen dira nire barrenean. Zure hitzen falta sumatzen dut, eta gaur ere amestu dut elkarrekin ginela, aske ginen leku batean. Nekatuta nago. Hostoak erortzen ari dira, munduaren nekea hostoetan balego…

Negua da; hotz dago.

Eguzki txuriak negu gorria adierazi digu eta bat-batean,hantxe zaude zu, niri so. Baina ez dago hitzik, ezta iraganeko begirada goxo hura ere. Noiz arte iraungo du une honek? Zalantzen mina, gauetan lo ezina…Nik hutsetik hasi nahi dut. Baina ez dago irtenbide magikorik, ezta atzerantz itzultzerik ere.

Udaberriak tenperatura epela ekarri du.

Harrigarria da, baina gero eta gehiago ikusten zaitut. Irribarre eta begirada goxoak itzuli dira. Nire alboan Egon nahi duzu. Gerta daitekeenaren beldar naiz. Ez dut berri minik eduki nahi, egunak zu gabe zorigaitzak baitira.
Non egon ote zinen ni sufritzen ari nintzen bitartean? Egun luze haietan agertu gabe…Hala ere, zurekin eta zugan bizi nahi dut. Iragana atzean utzita eta orainari eskutik helduta. Goazen aurrera!

Iratxo Sarasola 4. A
Toki Alai BHI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude