Asteazkenean eta ostegunean  Artalekuko igogailuetan mantentze lanak egingo dira

Bide publikoko arloak jakinarazi duenez, Artalekuko kanpoko igogailuak berritzeko eta konpontzeko lanak dira datozen bi egunetan. Asteazkenean, otsailaren 28an, igogailu inklinatua zerbitzuz kanpo geratuko da, eta 29an igogailu bertikala izango da erabili ezingo dena. Lan guztiak Orona enpresak burutuko ditu,  bide publikoko igogailuen eta eskailera mekanikoen mantentze-lanen esleipenduna.

Zehazki, igogailu inklinatuan lurzorua berrituko da eta eskubanda bat jarriko da ezkerraldean dagoena osatzeko. Igogailu bertikalean berriz, dagoen lurzorua berrituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude