Auzoetako kultur agendak haurrentzako antzerki emanaldia eramango du larunbat arratsaldean Aristegi enbaxadorearen plazatxora

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Irungo Bizilagunen Elkartearekin elkarlanean, larunbat honetan, irailaren 21ean, Anaka-Puiana auzoko familiek “Herri Tropikala” ikuskizunaz gozatuko dute, Potxin eta Patxinen eskutik. Ikuskizuna euskaraz izango da eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da Aristegi enbaxadorearen plazatxoan.

Herri Tropikala. Potxin eta Patxin

«Potxin eta Patxin artistak noraezean nabigatzen ari dira belaontzi baten, eta paradisu batera iritsiko dira. Lur hartuta, bertako ohiturak, musika, frutak eta kolore askotako arropak ezagutzen hasiko dira. Bertako biztanleek harrera beroa egingo diete Potxin eta Patxini».

Auzoetako kultur agenda

Auzoetako kultur agenda 2023ko aurrekontu parte-hartzaileetan proposatu zen, eta Udalaren eta hiriko zenbait auzo-elkarteren arteko lankidetzaren fruitua da. Hiriko auzoetan ere kultur eskaintza egiteko xedearekin jaio zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude