Ekoetxea Txingudik ekosistema propioa sortzeko tailerra proposatzen du iganderako

Ekoetxea Txingudik zure ekosistema propioa eraikitzeko tailerra proposatzen du iganderako, maiatzaren 21erako. Goizeko 11:00etan egingo den tailerrerako 13 toki gelditzen dira oraindik. Ekosistemei buruzko tailer hau 6 urtetik gorako haur eta beren familientzat gomendatua dago eta doakoa da. Ekintzan parte hartu ahal izateko Ekoetxea Txingudiren webgunean izena ematea beharrezkoa da.

“Eraiki zure ekosistema” tailerrean Txingudiko ekosistemak eta bertako izaki bizidunak ezagutuko dituzte, ingurunearekin duten elkarreragina ulertuz. Horretarako beren ekosistemak eta Plaiaundi inguruko habitatak sortuko dituzte, material birziklatuekin.

Natura 2000 Sarearen Europako Eguna (maiatzak 21) ospatuko da ekintza honen bitartez. Gizarteari Natura 2000 Sarea ezagutarazteko baliagarria izango da, hau da, munduko espazio babestuen sare handiena – 27.000 baino gehiago Europar Batasun osoan –. Txingudiko padura gune babestuen sare honen parte da eta esperientzia familiar honek Txingudin dauden ekosistemak erakutsiko dizkie. Parte hartzaileek Plaiaundi inguruan dauden habitaten agertoki sortzaileak sortuko dituzte Garbiñe Martiarenaren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude