Baby pelikula emango da ostiralean 19:00etan Amaia Kultur Zentroan

Datorren ostiralean, hilak 19, 19:00etatik aurrera, Baby filma emango da, Amaia Kultur Zentroan. Sarrera doakoa izango da, eta interesdunak tokirik dagoen bitartean sartu ahalko dira. Marcelo Caetanok zuzendu zuen filma, eta, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan, Sebastiane Latino saria irabazi zuen.

Irungo Udaleko Berdintasunerako eta LGTBIQ+ Eskubideetarako Zerbitzuaren eskutik antolatutako emanaldiaren ondoren, Mugen Gainetik garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak eta Berdintasunerako eta LGTBIQ+ Eskubideetarako Zerbitzuak zuzendariarekiko mahai inguru bat dinamizatuko dute.

‘Baby’

Adingabeak atxikitzeko zentro batetik irten berritan, Wellington bakarrik eta noraezean dabil São Pauloko kaleetan, ez baitu harremanik gurasoekin, ez bere bizitza berregiteko baliabiderik. Pornoa ematen duten zinema areto batean, Ronaldo ezagutuko du, bizirik irauteko modu berriak irakatsiko dizkion gizon heldu bat, eta, pixkana, haien arteko harremana pasio gatazkatsu bat bilakatuko da, esplotazioaren eta babesaren, jeloskeriaren eta konplizitatearen artekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude