Ekoetxea Txingudik Irungo naturgunea beste modu batera ezagutzeko aukera proposatzen du: “Badiako soinuak: Bidasoako uharteak ibilbidea”. Irteera irailaren 7an, larunbatean egingo da, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte. Pertsona helduentzat pentsatutako jarduera da eta parte-hartzaile bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu esperientziaz gozatzeko.
Esperientzia honi esker Irungo naturgune garrantzitsu bat beste modu batera ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Muga alde batetik bestera Bidasoan zehar 6 km zeharkatuko dituen bisita gidatu honetan, Txingudi-Bidasoa Natura 2000 Sareko gune baliotsu bat ezagutzeaz gain, kutsadura mota desberdinek nola eragiten duten ikertuko da; horien artean kutsadura akustikoari emango zaio garrantzia, eta dinamika ezberdinekin klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean herritarrok egin dezakegunari helduko diote.



