Belaskoeneako bizilagunek hainbat jarduerez gozatu ahalko dute larunbatean auzoko ikastetxean

Irungo Udaleko Kultura Arloak eta Irungo Auzo Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, hilak  21, Belaskoeneako bizilagunek jardunaldi berezia izango dute Belaskoenea Ikastetxe barruan (Nabigatzaileen kalea, 3).

Hain zuzen ere, ekintzak goizeko 12:00etan hasiko dira arratsaldeko 19:00ak arte egingo den Txistorra dastaketarekin. Eguerdiko 12:30ean “Voces Riberras” jota kontzertua egingo da. Magia taldeak kontzertua emango du 16:30ean.

Auzoetako kultura-agenda

Gogoratu behar da auzoetako kultura-agenda 2023ko aurrekontuetan parte hartzeko prozesuko proiektu finalistetako bat, Udalaren eta hiriko hainbat auzo-elkarteren arteko elkarlanaren ondorioz sortu zela hiriko auzoetan kultura-eskaintza izan dadin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude