Urgara Txingudiko waterpolo taldeek hainbat partidu jokatu dituzte asteburuan zehar

 

Argazkia: Urgara Txingudi kirol kluba

Urgara Txingudi waterpolo kirol klubeko hainbat taldek partiduak dituzte asteburu honetan.

Zehazki, neska-mutil seniorrek partidu garrantzitsuak dituzte Euskal Herriko Kopako final erdietara begira. Nesken senior taldea Leioa WLB “B” taldearen aurka jokatuko du larunbatean, urtarrilaren 28an, Azken Portuko igerilekuan arratsaldeko 18:30ean. Mutil seniorren partidua egun eta leku berean izango da, baina arratsaldeko 20:00etan eta  GETXO IBKE taldearen aurka lehiatuko dira.

Bestalde, eskolarrek etxean beraien lehen partidua jokatuko. Klubetik azaldu dutenez jokalariak emozioz beteak daude. Zehazki larunbatean, urtarrilaren 28an, WP Donostia taldearen aurka jokatuko dute Artalekun goizeko 11:30ean.

Horiez gain, Urgara klubeko gainontzeko taldeek ere partiduak izango dituzte. Kadete talde mistoa gaur bertan, urtarrilaren 27an, arratsaldeko 19:45ean Behekosoloa kiroldegian Lauro Ikastolako taldearen aurka indarrak neurtuko ditu. Igandean, urtarrilaren 29an, mutil gazteen taldeak Azken Portu Lautada UP Gasteiz IKE taldea hartuko du 14:00etan. Azkenik, igandean ere, infantil talde mistoa WP Navarra taldearen aurka jokatuko du 16:30ean Larraina kirol klubean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude