Bi hilabete beharko dira Dario de Regoyos kaleko eskailera mekanikoak konpontzeko

Irungo Udaleko Obra, Mantenu eta Azpiegitura arloak jakinarazi duenez, Dario de Regoyos kaleko eskailera mekanikoak zerbitzuz kanpo egongo dira bi hilabetez. Eskailera mekanikoen goranzko tarte luzea geldituta dagoela, segurtasun arrazoiak direla eta, maila katea aldatzeko lanak amaitu arte.

Hori dela eta, maila katea ordezteko lanei ekin zaie. Instalazio eta muntaketa lanak bi hilabetean egin daitezkeela aurreikusten da, gutxi gorabehera. Asko jota, 20 aste beharko dira obra guztia bukatu arte. Udaletik jakinarazi dutenez, bitarte horretan eskailera mekanikoak zerbitzurik gabe egongo dira. Alternatiba gisa kale horretan bertan dagoen igogailu bertikala erabiltzea proposatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude