Bi miliotik gorako kreditu aldaketak proiektu berriei bide emango die hirian

Irungo Udalak jakinarazi nahi du gaur, azaroaren 20an, asteazkena, Alkatetzaren ebazpen baten bidez 2.192.070,45 euroko kreditu aldaketa bat egin duela 2024. urterako. Kreditu-aldaketa horrek irizpide jasangarriekin lerrokatzen diren konpromiso eta betebeharrei erantzuten die, beti ere hiriko sektore eta eragileak bultzatuz.

Horrela azaltzen dira eraikin batzuen erosketa, Dunboako pasabidearen konpontzea, Santiagotarrakeko pantalanearen garbiketa eta konpontzea, desugertzeko makina bat eroskoeta Txingudiko Zerbitzuentzat edota Portzelanasetan Gurutze Gorriarentzako lokala egokitzea (1.500.000 eurora iristen diren ariketak).

Aipatzekoa da Hornidura Azoka birmoldatzeko eta kudeatzeko bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko azterlan bat kontratatu dela, bat datorren zerbait Udalak tokiko merkataritzaren alde apustu egiten jarraitzeko politikekin. Halaber, Eguberrietako argiak pizteko edo baratze-parkean uraska berri bat egiteko (60.000 euro aldera).

Azpimarratu beharreko beste puntu bat hiriko Garapen Jasangarrirako inbertsioena da, hala nola Ficobako autobus elektrikoen karga-sistemarako, edo monitorizazio-sarerako ekipoak erosiko dira airearen kalitatea kontrolatzeko eta jarraipena egiteko (90.000 euro aldera), Hori guztia Isuri Gutxiko Eremua ezartzeko ildoan aurrera egitearren.

Udal ekipamenduek ere inbertsioak eta hobekuntzak jaso dituzte 75.000 euroko inbertsioarekin: bizi-lerroak Udal Haur Eskolarako, ikastetxeetako atezainentzako tresnak, piano bat eta akordeoi bat Musika Eskola eta Kontserbatoriorako eta landazaintzarako tresnak. Era berean, nabarmendu behar da mugikortasun urriko pertsonentzako aulki bat erosi dela San Martzial Txingudiko igerilekuetarako, Udalak sustatzen dituen irisgarritasun politikekin bat eginda.

Lehen alkateordea eta Ogasuneko ordezkaria den Nuria Alzagak proposamen hau partekatu du udal taldeetako bozeramaileekin eta pertsonalki helarazi die udal gobernuaren intentzioa hiriko betebeharrei eta beharrei begira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude