Dunboako kanaleko baranda ballet erakustaldirako euskarri izango da larunbatean

Larunbat honetan, apirilaren 20ean, 12:00etatik 13:30era bitartean, ballet eskolek dantza klasikoko emanaldia egingo dute Dunboako kanaleko pasealekuko barandaren ondoan. Apirilaren 29an ospatzen den Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintza da.

Urtero bezala, Irun eta Hondarribiko dantza akademiek bat egin, eta dantza modu berezian omenduko dute: ballet eskola bat kalean emango dute, Dunboako errekaren ondoan.

Irun eta Hondarribiko dantza akademia hauek hartuko dute parte emanaldian: Miren Gómez Dantza Estudioa, Irungo Udaleko Dantza Eskola, M. Elena Echeveste Dantza Estudioa, Juncal Dantza Estudioa, Pilar Peña Dantza Eskola eta Basque Ballerina. Hain zuzen ere, aurreikuspenen arabera, akademia horietako 350 bat dantzarik parte hartuko dute.

Emanaldiaren ordutegia berriz, adin tarteen arabera antolatuko da. 12:00etan txikien emanaldia hasiko da, 12:25ean gazteen txanda izango da eta 12:50ean azkenik, helduena.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude