Bidasoa Atletiko Taldeak Maratoi Erdia eta 10K lasterketen bertsio eraberritua aurkeztu du proba eskualdera zabaltzeko

Gaur Bidasoa Altetiko Taldeak antolatutako Maratoi Erdia eta 10K lasterketen bertsio eraberritua aurkeztu da. Izan ere, orain arte Irun mailan antolatzen zen lasterketak eskualdera zabalduko da 2024ko ediziotik aurrera. Horrela, otsailaren 25ean, I. Lomeña Fachadas Bidasoko Maratoi Erdia + 10K Rhenus Logistic lasterketak egingo dira.

Formatu aldaketa

Ibon Muñoz, Bidasoa Atletiko Taldeko gerenteak eta kirol zuzendariak azaldu duenez, aspalditik ari da kluba Irungo Maratoi Erdiaren ibilbidearen inguruan hausnartzen – esperientziaren eta korrikalarien artean egindako inkesten ondorioz –. Izan ere, ezinezkoa da Irunen ibilbide lau eta erakargarria eratzea. Horrekin guztiarekin, klubak elkarrizketak hasi zituen Irungo eta Hondarribiko udalekin, bi hiriak lotuko zituen zirkuitu bat aurrera eramateko eta, horrela, ibilbide laua lortzeko. Azkenik, hirien, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta polizia-kidegoen arteko akordio onari esker, Bidasoak 10K eta maratoi erdiko ibilbide erakargarria izango du.

Lasterketaren datuak

Datorren otsailaren 25ean Bidasoa eskualdeak maratoi erdiko eta 10K zirkuitua izango da. Irungo irteeran eta helmugan – Colón pasealekua eta Urdanibia plaza, hurrenez hurren – korrikalariek lasterketa erabat laua izango dute aurretik, -17 metroko desnibel metatuarekin, RFEAk eskatutako gehieneko kopuru negatiboarekin betez. Lasterketa homologatuta egongo da lehen ediziotik, eta lasterkariek lortutako markak erabat ofizialak izango dira.

Bertako bi enpresen babesarekin

Bidasoa Atletiko Taldeak Lomeña Fachadas eta Rhenus Logistic + Langarri enpresei aipamen berezia egin die. Bi enpresa lokal horiek betidanik babestu baitute lasterketa, eta horrela egiten jarraituko dute, lasterketen babesle nagusi gisa, proba berriaren lehen edizio honetan. “Klubetik eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, erronka hau aurrera eramateko izan duten konfiantza eta laguntzagatik”, adierazi du Ibon Muñozek.

Izen emateak zabalik

Gaurtik, azaroak 22, eguerdiko 12:00etan, izena emateko epea zabalik dago. Gainera, hainbat izen ematea egiten azkarrenak direnek prezio berezian eskuratuko dute dortsala.  Hain zuzen ere, lehen 100 izen emateek 10K lasterketako dortsala 15 euroan eta maratoi erdiaren dortsala 20 euroan eskuratuko dute.

Bigarren eskaintza korrikalari fidelenei zuzenduta egon da. Irungo maratoi erdiaren edizio guztiak edo bost edizioetatik lau korritu dituzten korrikalariek % 50eko deskontua jasoko dute edizio berri hau estreinatu ahal izateko.

Hirugarrena, beste babesle baten eskutik dator,Bidasoa Atletiko Taldearekin urtero errepikatzen duena: Deportes González denda. Lasterketaren babesle teknikoa bezala honako promozio hau eskaintzen du: 99 €-tik gorako running zapatilak erosteagatik, González Kirol dendak lasterketan izena ematea oparituko die.

Zirkuitua

Ibilbide berri eta hobeaz eta horren homologazioaz gain, Maratoi Erdiko lehenengoek, 1h05etik jaisten diren korrikalariek eta 1h16tik jaisten diren korrikalariek eskudiruzko sariak jasoko dituzte lasterketan. Beste behin ere, Deportes Gonzálezek bere dendan erosketa-txartelak emango dizkie sarituei.

Lasterketak ohiko zerbitzuak izango ditu eta 1h20 eta 2h arteko erbiak maratoi erdirako. Bere ezaugarriekin, publiko guztientzako ibilbidea da, bai bere marka hobetu nahi duen korrikalariarentzat, bai herrikoi edo hasiberrientzat.

Denentzat 5 hornidura postu egongo dira, dutxa eta kontsignez gain, Uranzu Frontoian, Urdanibia Plazatik oso gertu.

Aurkezpenean izan dira Rhenus Logistic-eko Andoni Izquierdo, Deportes González dendako Ángel González etaHondarribiko Udaleko ordezkaria Juan Mari Altuna.

Andoni Izquierdok eskerrak ematen dio klubari Rhenus hasieratik karrera planteamendu interesgarria iruditu zitzaion proiektu batean enpresa kontutan izateagatik. Era berean, ekitaldia arrakastatsua izango dela eta euren egoitzen artean lasterketa zabalduko dutela adierazi du, jendea parte hartzera eskualdera hurbil dadin.

Ángel González, Deportes Gonzálezekoa, pozik agertu zen berriz ere lasterketaren parte izango delako babesle tekniko gisa, eta karera arrakastatsua izatea espero du.

Azkenik, Juan Mari Altuna ilusioz beterik agertu da Hondarribira zabaltzen den ibilbide berriarekin. Era berean, kluba zoriondu du horrelako proba bat aurrera atera ahal izateagatik, eta eskualdean kirola eta osasuna sustatzeko egindako lana eskertu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude