Bidasoa bizirikek aholkularitza teknologikoko 3 saio antolatu ditu 

Bidasoa bizirikek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatu ditu. Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko zuzendua dago, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.

Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko. Izen ematea esteka honen bitartez egin behar da.

Produktibitate Adimentsua ibilbidea da

Saioak Bidasoa Biziriken bulegoetan, Ducoureau Jauregian, Hendaia kalea, 8-Irun, 10:00etatik 13:00etara, egingo dira.

Guztira, 3 saio antolatu dira Produktibitate Adimentsua programaren barnean. 2025eko irailaren 25ean, produktibitate adimentsua, lankidetza eta komunikazioa hodeian saio egingo da. Modu antolatuan lan egiteko, posta elektronikoaren mende egon gabe.

2025eko urriaren 30ean berriz, Zeregin eta proiektuen kudeaketa eraginkorra ekintza izango da. Saio honen helburua hauxe da. Antolatu eta aurrera egin: hobetu zure egunerokotasunaren kontrola.

Azkenik, azaroaren 27an, automatizazioa eta produktibitatea. Egin gehiago gutxiagorekin: automatizatu zereginak eta irabazi denbora. Prozesu sinpleak hasieratik nola automatizatu aztertzen du: erantzun automatikoak, formularioak, lan-fluxuak eta IAren erabilera, zeregin errepikakorrak arintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude