Bidasoa kirol elkarteak hurrengo denboraldian HF European Leaguean jokatzeko eskaera egin du

Iturria: Bidasoa Irun.

Bidasoa kirol klubak hurrengo denboraldian 2025/2026 denboraldiko EHF European League txapelketan parte hartzeko eskaera Wild Card-aren eskaera ofiziala egin du. Horrela, Bidasoa kluba Europako Eskubaloi Federazioaren (EHF) azken erabakiaren zain dago, eta eskerrak eman nahi dizkie bere zaleei, babesleei eta erakundeei etengabeko laguntzagatik.

Eskaera honekin, klubak berretsi egiten du bere konpromisoa kirol-hazkundearekin, eta bere borondatea erakusten du Europako eskubaloiaren elitean mantentzeko. European League mailako lehiaketa batean berriro aritzea kirol proiektuari sendotasuna emateko aukera izango litzateke eta baita Irun nazioarteko eszenatokian ordezkatzeko modua.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude