Biok Txingudik denboraldiko lehen garaipena eskuratu du asteburuko partiduan

Argazkia: BiokTxingudiren partiduko irudia (Iturria: Txingudi Errugbi Kluba)

Biok Txingudik denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen markagailuak erakusten duena baino partida berdinduagoan (28-43). Zaisa Txingudi jipoitua izan zen Lasarte-Orian (69-0).

ART/ERT aurretik jarri zen markagailuan emakumezkoen Euskal ligako 3. jardunaldiari zegokion partidan, baina mugako taldeak erantzun azkarra ematea lortu zuen Leire Muñozen entseguaren eta Enara Arrutiren ostikadarekin. Atzetik hasi baziren ere, Asier Gonzalezek entrenatutako jokalariak defentsan oso lan fina egin zuten plakaje ugari eginez eta erasoan azken asteetan landutakoa praktikan jarri ahal izan zuten. Honela, norgehiagoka guztiz berdinduta mantendu zen 31 minutura arte, Enara Arrutiren entseguak abantaila eman zien bidasoarrei (7-12), bost minutu geroago galduko zutena etxekoen entsegu eraldatu batekin (14-12).

Atsedenaldia baino lehen, Txingudiko Lupe Pescadorrek beltz-zurien hirugarren hirugarren entsegua gauzatzen zuen eta Arrutik makilen artean pasatu zuen baloia (14-19). Etenaldiaren ondoren, etxekoak indar berrituekin atera ziren eta lehenengo hamar minutuetan bi entsegu eraldatu egin zituzten partidako alderik handiena lortzeko (28-19).

Kanpokoak ez ziren kikildu eta, 52 eta 53 minutuetan, bi entsegu eta eraldaketa bat lortu zuten aurrea berriz hartzeko (28-31) Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz eta Enara Arrutiren eskutik. Azken minutuetan, nekeari ondo egin zioten aurre Irun eta Hondarribikoek bere aurkariek behera egiten zuten bitartean eta, 70. minutuan Miren Fernandezek eta azkeneko txanpan Lea Etxebarrietak, berriz, Enara Arrutiren eraldaketarekin batera, amaierako 28 eta 43 emaitza ipini zuten markagailuan.

Biok Txingudiren denboraldiko lehen garaipena lortu zuen taldea Lucia Duran, Yaiza Garcia, Malen Santacruz, Maier Aia, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Lea Etxebarrieta, Miren Fernandez, Leire Muñoz, Enara Arruti, Ainara Varela, Onintza Burgera, Gaia Morris, Laida Rodriguez eta Luma Altubek osatu zuten, Maddi Garmendia eta Lupe Pescadorren laguntzarekin, eserlekutik atera zirenak.

Emaitza honekin, Biok Txingudi zazpigarren postuan kokatzen da 6 punturekin, Gaztedi B eta ART/ERT taldeekin berdinduta. Datorren astean Saran arituko dira bidasoarrak.

Zaisa Txingudiren sufrimendua Lasarte-Orian

Etxeko taldeak zeharo gainditu zituen Camareroren mutilak gizonezkoen Euskal ligako hirugarren jardunaldian. Joko sinplea, baina eraginkorra erakutsi zuen Zarautz B/Beltzakek, bidasoarren defentsa kaxkarrarekin lotuta, 15.minutuan aldea 17 puntukoa izatea eragin zuen (17-0). Anbizio gutxi eta zigor kolpe gehiegi erakutsi zuten Camareroren jokalariek plakatzerako orduan. Gainera, Asier Gonzalezek jasotako txartel horiak mugakoen arazoak biderkatu zituen eta lehenengo zatiaren erdialdean beste hiru entsegu jaso zituzten (36-0).

Bigarren zatian jarrera ezberdinarekin sartu baziren ere eta indarrak parekatuagoak bazeuden ere, etxekoek akats ezberdinak aprobetxatuz aldea handitzen joan ziren. Erasoan izan zituzten aukeran ezin izan zituzten ondo aprobetxatu eta Ekain Hiribarrenek jasotako txartel horiak ere kalte egin zien. Azkenengo minutuetan, lasartearrek markagailua borobildu zuten amaierako 69 eta 0 emaitzarako. Zaisa Txingudik atsedenaldiak izango ditu datozen bi asteburuetan.

Iñigo Camarerok zelairatutako hamabostekoan Aritz Rodriguez, Iker Tejero, Lander Vielba, Xabi Sanchez, Jon Mediavilla, Carlos Lora, Asier Gonzalez, Hector Pescador, Ioritz Franco, Alejandro Lasa, Alberto Robleda, Roman Solis, Ekain Hiribarren, Unax Dominguez eta Adur Manterola izan ziren. Unai Cano, Jon Sanchez, Jenő Kocsis, David Miguel, Andoni Quiñones eta Mikel Genuak ere jokatu zuten.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude