Bueltan da Txingudik antolatutako Errugbi Eskolen Nazioarteko Txapelketa

Argazkia: Txingudi Badia txapelketako lehenengo edizioko partida (Iturria: Txingudi Errugbi Kluba)

Txingudi Errugbi Klubak aurten “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” izenpean ospatuko den topaketaren bigarren edizioa egingo du apirilaren 6an. Asturias, Kantabria, Nafarroa, Iparralde, Errioxa eta Gipuzkoako jatorri ezberdinetatik heldutako taldeak Plaiaundi izango dute topagune beste urte batez Txingudi Badia eskolen arteko txapelketan.

Pasa den urtearen antzera, goizean zehar, 10 eta 12 urte azpiko mailetako norgehiagoka ezberdinak jokatuko dira Plaiaundiko berdegunean eta, hirugarren denbora partekatu ondoren, jaia erdigunera eramango dute. Bertan, Kale Nagusiko Errugbi tabernaren inguruan, Oiasso txarangaren eskutik kalejira bat egingo da. Klubetik azpimarratu nahi izan duten arabera, “pasa den urteko esperientzia oso positiboa izan zen eta aurten, zalantzarik gabe, errepikatu nahi genuen”.

Gazteen partidak asteburu honetan

Txingudi/Bera Bera 18 urte azpikoak Iruña jasoko du larunbat honetan Irungo rugby zelaian 11:00etatik aurrera. Segidan, Gabiria Txingudi/Baztan sub 16ak lagunarteko partida jokatuko du Bera Beraren aurka. Igandean, asteburuko agenda ixteko, Txingudi/Baztan 14 urtez azpikoak Iruña jasoko du 11:30etan

Euskal selekzioaren deialdi berriak

Igandean, klubaren egitarauaz haratago, Euskadiko emakumezkoen 16 urtez azpiko selekzioak hitzordua izango Valladolideko Arroyo de la Encomienda herrian. Autonomien arteko txapelketaren 5. eta 6. postuarengatiko partida jokatuko dute 11:00etatik aurrera eta, bertan, Txingudiko Helene Tristán izango da.

Gainera, emakumezkoen 19 urtez azpiko selekzioak Zumendi Caro eta Maren Santa Cruz deitu ditu, beste behin ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude