Apirilaren hasieratik aurrera, Larreaundi-Olaberria Auzo Elkarteak lokal berri bat izango du Udalak utzita alokairuan. Atzo bertan, Cristina Laborda alkateak, Virgen Milagrosa kaleko 3. zenbakian dagoen lokalaren alokairu-ebazpena sinatu zuen elkarte horrentzat. Izan ere, azken urteotan, bizilagunek etengabe eskatu dute espazio handiago bat beren jarduerak baldintza hobeagoetan antolatu ahal izateko, egun duten Iñigo de Loyola kaleko lokala oso txikia baitzen.
Elkarteak Udalarekin koordinatuta, auzoan erabilgarri zeuden lokalak aztertu ditu eta kale mailan dagoen 107 m2-ko espazio zabal bat aukeratu da. Egoitza honek Virgen Milagrosa kaletik du sarrera eta atzeko atea berriz, Eguzkitza ikastetxearen ondoan. Gainera, Virgen Milagrosan oinezkoentzako espaziora irteteko alboko ate bat du. Ur, argi eta bainu instalazioak ditu lokalak. Hala ere, hobekuntza-lanak egingo dira auzo-jarduera hasi aurretik, hala nola, margotze lanak, arotzeriako zenbait elementuren konponketa edo argiztapenaren hobekuntza. Era berean, martxan jarri ahal izateko gutxieneko ekipamendu bat jarriko, lokala mahai, aulki eta apalez hornituz.
Azpimarratzekoa da gaur egun Iñigo de Loiolan duen lokala mantentzen jarraituko duela auzo elkarteak. Hain zuzen ere, lokal hori ere hobetu egin zen 2022an, proiektore, pantaila eta altzari berriekin. Horrekin batera, Udalak auzokideei adierazi zien lokal berri bat lortzeko konpromisoari eusten ziola, auzoari kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko zituzten gabeziak aitortuz.
Horrela, 22.000 euroko aurrekontu-zuzenketa onartu ondoren lokalaren alokairua, hobekuntza eta ekipamendu gastuei aurre egiteko, Udalak auzo eskariari erantzun dio apiriletik aurrera errealitate bihurtuko den auzo-eskariari.



