CBA Kultura eta Sorkuntza zentroak Zuhaitz Gurrutxagaren “Nortasun agiria” bakarrizketa hartuko du ostiralean

Zuhaitz Gurrutxaga umoristak ‘Nortasun agiria’ bakarrizketa eskainiko du euskaraz datorren ostiralean, urriaren 10ean, 20:00etan, CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan. Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi duenez, sarrerak joan den urriaren 3tik daude salgai, publiko orokorrarentzat 10 euroren truke. Langabetuek, 14 urtetik beherakoek, gazte txartela dutenek eta familia ugariaren txartela dutenek, berriz, 7 euro ordainduko dituzte.

‘Nortasun agiria’ elgoibartarraren bakarkako hirugarren lana da. Aurreko aldietan bezala, oraingoan ere bizipen pertsonal errealetan zentratuko da, eta, besteak beste, bikote-harremanen hausturek sortutako mina, euskaldun ona izateko zailtasuna edo sexu-harremanetan TOC (Nahaste Obsesibo Konpultsiboa) izateak eragin ditzakeen buruhausteak aipatuko ditu.”

Zuhaitz Gurrutxaga

Zuhaitz Gurrutxaga, 1980an Elgoibarren jaioa, futboletik erretiratu eta urte gutxira hasi zen bakarrizketak eskaintzen, lehen mailako jokalari izan zen garaia bere ikuskizunaren ardatz nagusi zela.

Bere lehen bi lanak ‘Futbolisto baten konfidentziak’ eta ‘FutbolisTOC’ izan ziren, eta orain ‘Nortasun agiria’ estreinatuko du euskaraz. Ander Izagirre idazlearekin batera “Txapeldunordea” liburua ere idatzi zuen, komediaren eta larritasunaren arteko autobiografia distiratsu eta gordina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude