Gaur, astelehena, urriak 13, Irungo CBA Udal Liburutegiak Emakume Idazleen Egunaren X. Edizioa ospatuko du, emakumeek historian eta literaturan egindako ekarpena aldarrikatuz. Aurtengo edizioan, arreta berezia jarriko da “Emakumea eta landa mundua” gaian. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Liburutegiko areto balioaniztunean egingo da.
Literatura, musika eta gogoeta
Hamargarren edizio honetako programaren muina emakume idazleen testu-zatien irakurketa izango da, aurtengoa Anna Caballék idatzitakoak, “1975: ¡Escribid, compañeras1!” lelopean . Testu horien bidez, emakumeek landa-ingurunean eta garai historiko jakin batean izan duten rola eta bizipenak aztertuko dira.
Irakurraldi literarioa musikaz lagunduta egongo da, eta Esther Barandiaran eta Rebekka Riedel artistek jarriko diote doinua ekitaldiari.
CBA Udal Liburutegiak herritar guztiak gonbidatu ditu literaturaren eta gogoetaren topagune honetara. Garrantzitsua da gogoratzea sarrera doakoa dela, baina tokia bete arte soilik sartu ahal izango dela.