Iraila iristean, Carlos Blanco Aguinaga liburutegiak kultur agenda jarriko du abian 2023/2024 ikasturterako. Poesia-tailer bat, irakurketa-klub bat, idazketa sortzaileko tailer bat, etab. Irungo herritarrek hamabost kultura- eta aisia-jarduera izango dituzte aukeran CBAn hilabete honetatik 2024ko ekainera arte.
Jardueretan parte hartu nahi dutenek dohainik eman dezakete izena larunbata arte (irailak 23), CBAren inprimakia betez.
Hona jarduera-programa osoa banakatuta.
- CluBA. Irakurke kluba. Koordinatzailea: Mertxe Tranche. Irailak 19, astelehena
- “Leer a deshoras” irakurketa kluba. Laguntzaileak: PAREAN Elkartea, koordinatzailea: Mertxe Tranche. Hilero. Astelehenetan, 14:30ean
- Munduko Emakumeen Literatura tailerra. Koordinatzailea: Marian Benítez. Hilero. Astearteetan, 19:00etan
- Sorkuntza idazketan. Koordinatzailea: Itziar Sistiaga. Hamabostero. Astelehenetan, 19:00etan
- Solasaldiak frantsesez. Koordinatzailea: Mónica Zafra. Hamabostero. Ostiraletan, 16:30ean
- Poesia tailerra. Koordinatzailea: Jesús Rodríguez. Hilero. Astearteetan, 17:30ean
- Irakurle Txokoa. Koordinatzailea: Yurre Ugarte. Hilero. Ostegunetan, 19:00etan
- Irun book club“. Koordinatzailea: Slawka Grabowska. Hilero. Astearteetan, 18:00etan
- “Ambigüinglish“. Koordinatzailea: Slawka Grabowska. Hilero. Asteazkenetan, 18:30ean
- “Helduentzako euskarri emozionala artearen bidez”. Koordinatzailea: Margi Egiguren. Astero. Asteazkenetan, 11:00etan
- Bideo tailerra: Grabatu eta editatu baino gehiago! Koordinatzailea: Oier Fuentes-KATUBI. Astero. Astearteetan, 18:00etan
- Haurrentzako euskarri emozionala artearen bidez Koordinatzailea: Margi Egiguren. Adina: 7-12 urte. 3 saio hilean Asteazkenetan, 17:00etan
- Nerabeentzako autoezagutza tailerra. Koordinatzailea: Maite Arrese. Adina: 11-14 urte. 3 saio hilean Asteazkenetan, 17:00etan
- Yoga ipuinak. Koordinatzailea: Maite Arrese. Adina: 5-8 urte. 2 saio hilean Ostegunetan, 17:15ean
Izena emateko baldintzak:
- Hasiera batean, tailer batean izen-ematea hartuko da kontuan. Batean baino gehiagotan izena emanez gero, lehentasun-ordena adierazi beharko da (gehienez 3 tailer).
- Jarduera horietan parte hartzeko, beharrezkoa da CBA liburutegiko txartela edo Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko edozein liburutegitakoa edukitzea. Ez badaukazu, orain izena eman dezakezu, eta gero tramitatu.
- Eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago baldin badago, zozketa egingo da jarduera bakoitzean dauden plazak esleitzeko. Hautatu ez diren eskaerekin itxarote-zerrenda bat egingo da.
- Irailaren 26an, 09:00etatik aurrera, Liburutegiak tailer bakoitzean onartutako pertsonen zerrenda eta itxarote-zerrenda (balego) argitaratuko ditu webgunean. Bertaratutakoren batek baja emanez gero, itxarote-zerrendako lehenengo pertsonari deituko zaio.
- Tailerretan parte hartzeak berekin dakar ezarritako arau guztiak onartzea. Arau horietan aurreikusi ez den edozein kontu, liburutegiak interpretatu eta erabakiko du.
- Irungo Udal Liburutegiak saioetatik ateratako materialak edo irudiak erabili ahal izango ditu, bere web orrian, blogetan eta sare sozialetan argitaratzen duen informazioa prestatzeko eta beste edozein dibulgazio-material egiteko, interesdunek berariaz aurkakorik adierazi ezean.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu CBAra, 943 50 54 21 telefonora, edo posta elektronikoz eskatu (biblioteca@irun.org) edo jo liburutegira bertara, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 09:00 – 20:00. Larunbatetan: 09:00 – 13:00



