Datorren asteburuan Santiagotarrak KEak bi txapelketetan parte hartuko du

Datorren asteburuan Santiagotarrak KEak bi txapelketetan parte hartuko du. Orthezen Gipuzkoako Slalom eta Kayak Cross Txapelketa jokatuko da ur bizien atalean eta ur lasaietako Verducidok Federazioen Espainiako Txapelketa Autonomikoaren egoitza izango da.

Ur bizietan aritzen den Zaisa Santiagotarrak atalak Gipuzkoako Slalom eta Kayak Cross Txapelketan parte hartuko dut. Txapelketa Orthezen jokatuko da azaroaren 11n, larunbatean, eta 31 kirolarik parte hartuko dute bertan.

Ur lasaietako Santiagotarrak Urbycolan taldea berriz,  azaroaren 11n eta 12an, larunbatean eta igandean, Federazioen Espainiako Txapelketa Autonomikoa hartuko du Verducidon. Bertan 15 kirolarik parte hartuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude