Ingo Niebelek ‘A la caza del primer Lehendakari’ liburua aurkeztuko du Palmera Monteron ostiralean

Ostiralean, azaroaren 10ean, Ingo Niebel Palmeran Montero gunean izango da ‘A la caza del primer Lehendakari’ liburua aurkezteko.  Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta gazteleraz izango da. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak antolatutako ekintza da.

Ingo Niebel, historian doktorea eta kazetariak José Antonio Agirre lehendakariaren ihesa eta Francozein Gestaporen ehizari buruzko entsegua publikatu du Ediciones B argitaletxearekin. Bertan, lehendakariaren ihesari buruz orain artean ezezagunak ziren informazioak jaso ditu. Kontakizun honek guda zelai, estolderia, espioitza zein Franco eta Hitlerren erregimenen arteko konplizitatea du hizpide. Halaber, bertako aipagai nabarmenetako bat da Pedro Urraca polizia agente frankista. Urte luzez, enbaxa frankista ezberdinetako balizko ordezkari gisa, gizartearen ordezkari ezberdinen ehizan ibili zen. Adibide nabarmenena Lluís Companys Kataluniako presidentea dugu; Urracak eraman zuen Irun eta Hendaia arteko Avenida zubiraino.

‘A la caza del primer Lehendakari’

Berlin, 1941eko maiatzaren 14a. Gizon txiki bat zebilen Friedrichstrasse geltokiko nasan. Bruselatik zetorren tren baten zain nengoen. Bagoietako batetik emakume bat jaitsi behar zen bere bi haurrekin. Denbora aurrera zihoan eta Alemania nazitik ihes egiteko aukerak murrizten ari ziren. Bisek iraungitze-data zuten, eta Gestapok hurbil-hurbiletik jarraitzen zion. Baina nori bururatuko zitzaion Berlinera bidaiatzea Hitlerren polizia sekretu beldurgarria atzean zuela?

José Andrés Álvarez Lastra panamarraren nortasun faltsuaren atzean José Antonio Aguirre Lecube zegoen. Euskadiko historiako lehen lehendakaria jakitun zen polizia frankistako eta Gestapoko untxaririk txarrenak atzetik zituela. Horregatik, ziur zegoen onik ateratzen bazen nazismoa menderagarria zela frogatuko zuela. Mundu demokratikoak garaipen txiki bat behar zuen faxismoaren aurkako borrokan, 1939tik aurrera fronte guztietan etengabe gailentzen baitzen.

Aguirrek Belgikan eta Alemanian barrena egindako ihesak gudu-zelaietatik klandestinitatera garamatza, zerbitzu sekretuen estoldetatik harreman hispanogermanoen ezaugarri izan ziren labirinto politiko eta polizialetara. Lehen lehendakariaren odiseak Francoren eta Hitlerren erregimenen arteko konplizitate errepresiboan sakontzeko aukera ematen digu, baina baita Madrilen eta Berlinen artean sortu ziren ezberdintasunak eta eztabaidak ezagutzeko ere.

Ingo Niebel

Historian doktorea eta kazetaria, GARA eta NAIZ hedabideetako ohiko kolaboratzailea da. 1994an Erdi Aroko eta Aro Berriko Historian, Hizkuntza Erromanikoetan (Gaztelania) eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Koloniako Unibertsitatean, eta Artium Magister gradu akademikoa lortu zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude