Diabetesaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Caser Residencialek

Abenduan zehar hainbat ekintzekin osatuko da Caser Residencial egoitzetako egitaraua

Azaroaren 14ean ospatzen da Diabetesaren Nazioarteko Eguna. 1991. urtean erabaki zen gaixotasun honi nazioarte mailan egun bat eskaintzea, mundu mailan diabetesaren inguruko kontzientziazioa handitzeko helburuarekin. Honela, data seinalatu honen inguruan, Anakako Caser Residencial egoitzak diabetesaren inguruko hitzaldia antolatu du abenduaren 3an.

Diabetesaren Nazioarteko Eguna dela eta, Anakako Caser Residencial egoitzan diabetesaren inguruko hitzaldia egingo da abenduaren 3an arratsaldeko 17:30etan. Arantxa Telleria Osakidetzako Paziente Bizia programako monitorea eta Gipuzkoako Diabetikoen Elkarteko idazkariak eskeinitako hitzaldia izango da. Hitzaldian Diabetes gaixotasunaren ezaugarri nagusiak errepasatuko dira.

Hortaz gain, adineko pertsonen kasuan gaixotasun honek erakutsi ohi dituen sintomen inguruan hitz egingo du Telleriak, diabetesaren pairatzen duten pazienteek jarraitu beharreko jarraibide eta ohitura osasungarrietan sakon-tzeaz gainera. Caser egoitzako egoiliarrez gainera, zentroko langileak eta senideak hitzaldia entzuntera gonbidaturik daude. Gainera, hitzaldiaren amaieran, gluzemia neurketak egingo dira eta pintxo osasungarriak banatuko dira bertaratutako guztien artean.

Diabetesa bezalako gaixotasunak hobetu ulertu eta kontrolatzeko helburuarekin, Caser Residencial egoitzetan hitzaldiak eta bestelako jarduera informatiboak antola-tzen dira. Izan ere, Caser Anakako egoitzan 30 egoiliar diabetiko kontrolaturik dauzkate. Kasuaren arabera gaixotasuna metodo ezberdinen bitartez tratatzen da: tratamendu bidez, intsulina bidez edo aurretiaz antolatutako dieta orekatu baten bitartez.

Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea
Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea 1986. urteko uztailaren 22an sortu zen hainbat helbururekin. Batetik, biztanleria diabetikoaren gorakada azkarra dela eta, izan ere, biztanleriaren %6ak pairatzen du gaixotasun hau eta dibetikoen %25a, zehazki, 55 urtetik gorako pertsonek osatzen dute. Bestetik, diabetikoek beharrekoza duten asistentzia eskaintzeko helburuaz gainera, parte hartze soziala eta hezkuntza fisikoko ekintzak aurrera eramateko helburua du elkarteak ere. Gainera, elkarteak bi helburu nagusi dauzka gaixoekin harreman zuzen mantendu eta pertsona diabetikoak baliogabetzeko arriskua saihesteko: pazienteen bizi kalitatea hobetzea eta gaixoen integrazio osoa posible egitea.

Abenduko ekintza anitzak
Aurretik aipatutako hitzaldiaz gainera, abendua ekintza eta jardunaldiz gainezka iritsiko da Caser Residencialen bi egoitzetara. Alde batetik, Anakako Caser Residencial egoitzarentzat urteko azken hilabetea berezia izango da, egoitzak bere 17. urteurrena ospatuko duelako. Hortaz gain, abenduan zehar Santo Tomas eta Gabonen inguruan hainbat ekintza antolatuko dira, 2019 urtea behar bezala agurtu eta 2020ari merezitako ongi etorria egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude