Dolores Juliano omenduko dute ekainaren 4an Irungo Emakumeen Etxean 18:30ean. Irungo Udaleko Berdintasun arloak, EHUko Antropologia Sozialeko Fakultatearekin batera antolatutako topaketa bat izango da, «Trebetasunen jokoa, badakitenak eta beste harribitxi batzuk» izenburupean. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
Topaketan parte hartuko dute Maggie Bullen eta Katia Reimberg adituek. Dolores Julianoren obraren aurkezpen bat egingo dute bere lanen zenbait pasarte irakurrita eta horien inguruan hausnartuta eta elkarrekin aztertuta. Era berean, uda honetan EHUk antolatu duen «Dolores Juliano eta emakumeen erreibindikazio inplizituak (eta esplizituak ere bai)» ikastaroan sakon aztertuko diren gaiak aipatuko dira.



