Ekainaren 24an egingo da aurten jaietako adinekoen omenezko bazkaria

Aurten ekainaren 24an, asteartean, egingo da Adinekoen omenezko bazkaria. Ohiko moduan, bazkaria Ficobako 3. pabilioian izango da, eguerdiko 14:00etan. Irunen erroldatuta dauden eta 2025eko ekainaren 24rako 65 urte bete dituzten pertsonek parte hartu ahalko dute ekimenean. Guztira, 700 gonbidapen banatuko dira, izena emateko ordenan.

Bazkarirako gonbidapena lortzeko 010 telefonora deitu behar da izena emateko, pertsona bakoitzeko sarrera bat lortuz, edo Udalaren webgunean ere egin daiteke. Iaz izena eman ez zutenak maiatzaren 26an eta 27an, astelehen eta asteartea, izena eman ahalko dute, 08:00etatik 19:00etara bitartean. Iaz izena eman zutenak, berriz, gonbidapenik badago betiere, ekainaren 28 eta 29an, asteazken eta osteguna, izena eman ahalko dute 08:00etatik 19:00etara bitartean.

Gonbidapenen banaketa

Gonbidapenak Amaia KZko txartel-leihatilan banatuko dira, ekainaren 4 eta 5ean, astearte eta asteazkenean, 09:30etik 13:30era bitartean. Horretarako, nortasun-agiria erakutsi beharko da ezinbestean. Izena ematen duen norbait ezin bada joan gonbidapena jasotzera, beste norbait joan ahalko da, izena eman duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia bat eskuan. Guztira, 700 gonbidapen banatuko dira, izena emateko ordenan, eta, bazkarira sartzeko, gonbidapen-txartela Ficobako 3. pabilioiko atean erakutsi beharko da.

Ficobara joateko autobusa

Nahi dutenek autobus-zerbitzu berezi bat izango dute aukeran Ficobara joateko: Fermín Calbetón kaleko geralekutik abiatuko da, 12:30etik aurrera, eta azken irteera 13:30ean izango da. Itzultzeko autobusa 17:00etatik aurrera abiatuko da, San Juan plazarantz, eta azken irteera 19:00etan izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude