Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Irunen liburuak kalera irten dira. Zabaltza plazako Liburu Azoka izango da egunean zehar egingo diren ekitaldien egoitza nagusia. Hortaz gain, CBA liburutegia urtero egin ohi diren irakurketa publikoak egin dira.
Ospakizunak goizeko 10:00etan hasi dira. Miriam Luki idazleak “Argialdiak” liburuaren irakurketari ekin dionean. Jarraian, Cristina Laborda alkateak eta Nuria Alzaga Kultura ordezkariak hartu dute irakurketa publikoen lekukoan. Gazteleraz, berriz, urtero moduan “El Quijote” liburuaren zati batzuk ere irakurri dira.
Irakurketaren ondoren, eta giro ezin hobean, Zabaltza plazan dagoen azokan barrena ibilbidea egin dute bi udal ordezkariek. Bertan Tinta Cómics eta Elkar Liburudenda liburu-denden postuak daude, Bidasoako idazleen liburuak biltzen dituen hirugarren postu bat eta Arteliburu21 elkartearen laugarren postu bat.
Goizean zehar egin diren ekitaldiez gainera, gaurko egunean zehar, helduek eta txikiek beste proposamen batzuez gozatu ahal izango dute, hala nola, liburuen aurkezpenez, literatur topaketez edo programa ofizialaren eskaintza osatuko duen artearen koadernaketa tailer batez.
17:30ean lau urtetik gorako haurrentzat, emanaldia eskainiko du euskaraz Maite Franko ipuin-kontalariak. Filomena Musugorri Errege, eta beste ipuin batzuk izenburupean 50 minutu iraungo ditu emanaldiak, gutxi gorabehera.
18:30etatik 20:00ak arte, liburuak sinatzen egongo da Elkarren salmahaian Noelia Lorenzo Pino irundarra, berriki “Purasangre” liburua argitaratu duena. 19:00etan, literatur topaketa bat antolatu da Aitziber Alonso haur eta gazteentzako liburuen marrazkilariarekin. Bere lanen bidez, marrazkigintzaren alorreko prozesu artistikoa deskubritzeko aukera izango dute ikusleek.
Cristina Laborda Irungo alkateak adierazi du gaurko jardunaldiaren helburua «irakurtzeko ohitura ona eta literaturara hurbiltzea» dela. Alkateak gaineratu du Liburu Azoka «erakusleiho bikaina» dela egileek, liburu-saltzaileek eta editoreek beren lanak herritarrei erakusteko. Gainera, alkateak eskerrak eman dizkie azokaren antolaketan inplikatutako pertsona guztiei, eta Irungo «kulturaren festa» honetaz gozatzeko deia egin die hiritarrei.
Albiste hau irakurriz hirian Liburuaren Eguna ospatzeko antolatu diren beste ekitaldien berri izango duzu.