Ekainaren 25ean Ficobako 3. pabilioian San Pedro eta San Martzial jaien barruan adinekoen omenez antolatu ohi den bazkaria egingo da. Bazkaria eguerdiko 14:00etan hasiko da eta bertara iristeko autobus zerbitzua eskainiko da San Juan plazatik. Bazkariaz gozatu ahalko dute Irunen erroldatuta dauden eta 2024ko ekainaren 25erako 65 urte bete dituztenak.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek 010 telefonoaren bidez eman ahalko dute izena, baita Udalaren webgunearen bitartez, banan-banan, ordena honetan: Iaz izena eman EZ zutenak ekainaren 3an eta 4an inskribatu ahalko dira, astelehen eta asteartearekin, 08:00etatik 19:00etara bitartean. Iaz izena eman zutenak, berriz, gonbidapenik badago betiere, ekainaren 5ean eta 6an inskribatu ahalko dira, asteazken eta ostegunarekin, 08:00etatik 19:00etara bitartean.
Gonbidapenen banaketa
Gonbidapenak Amaia KZko txarteldegian banatuko dira, ekainaren 11n eta 12an, astearte eta asteazkenarekin, 09:30etik 13:30era bitartean, eta, jasotzeko, NANa aurkeztu beharko da. Izena ematen duen norbait ezin bada joan gonbidapena jasotzera, beste norbait joan ahalko da, izena eman duen pertsonaren nortasun agiriaren fotokopia bat eskuan.
Guztira, 700 gonbidapen banatuko dira, izena emateko ordenan. Bazkarira sartzeko, gonbidapen txartela Ficobako 3. pabilioiko atean erakutsi beharko da.
Ficobara joateko autobusa
Nahi dutenek autobus zerbitzu berezi bat izango dute aukeran Ficobara joateko: Fermín Calbetón kaleko geralekutik abiatuko da, 12:30etik aurrera, eta azken irteera 13:30ean izango da. Itzultzeko autobusa 17:00etatik aurrera abiatuko da, San Juan plazarantz, eta azken irteera 19:00etan izango da.




