Uztaila eta abuztuko hilabeteetarako ekintza kultural ugari antolatu dira Irunen. Aire zabalean egingo diren dantza eta zinema emanaldiek protagonismo berezia izango dute udako agenda kulturalaren barnean. Hortaz gain, Euskal Jira edo Faisaien Uharteko Bakarrizketen Jaialdia urtero errepikatzen diren data esanguratsuenetako batzuk izango dira.
Udako hilabeteetan zehar egingo diren ekintzak ezagutzera emateko zabalgarri bat banatu da Irungo auzo guztietako establezimenduetan zehar, bi hilabete horietako ekintza guztien zerrenda biltzen dituena. Juncal Eizaguirre kultura ordezkariaren hitzetan, “udaran hiriaren erritmoa ez da gelditzen eta horren erakusleak dira udalak edo hiriko entitate sozial eta kulturalek uztaila eta abuztuko hilabeteetarako prestatu dituzten ekintzak”.
Uztaila
Udako ekintzen egitarauaren barnean, era askotariko proposamenak eskaintzen dira aukeran: musika, zinema, antzerkia, erakusketak, etab. Uztailaren 11tik 14era bitarte egingo den Dies Oiassonis jaialdi erromatarraz gainera, aire zabaleko zinema saioak uztaileko hilabeteko beste hitzordu garrantzitsuetako bat dira. Mota horretako 3 saio egingo dira uztaileko hilabetean zehar, guzti horiek, gaueko 22:00etan. Uztailaren 5ean eskainitako “Los increibles 2” pelikularen ostean, uztailaren 19an “Guardianes de la galaxia” filmaren txanda izango da. Uztailaren 26ko saioa berezia izango da, izan ere, Grease pelikula zuzenean ikusteaz gainera, Skola Music taldeko ikasleek pelikulako doinuak zuzenean interpretatuko baitituzte. Abuztuan, berriz, 16ean “Tadeo Jones 2. El secreto del rey Midas” eta 23an “Paddington” filmak ikusi ahalko dira Junkal plazatxoan.
Bestetik, aire zabaleko ekintzekin jarraituz, Eskoleta kalean “las amistades de Gertrudis antzezlana ikusi ahalko da uztailaren 17an 20:00etatik aurrera. CBA liburutegiak AcustiCBAs zuzeneko musika emanaldi laburren programari eutsiko die, uztailaren 18an 19:15etan Psicoacustic taldearen kontzertuarekin. Haurrentzako Girabira programak saio berriak eskainiko ditu udaran zehar, uztailaren 20ean 18:00etatik aurrera Soroxarta parkean argazkilaritzaren inguruan egingo den tailerrarekin. Erakusketei dagokionez, Menchu Gal aretoan Gentz del Valle erakusketa ikusgai egongo da irailaren 8ra arte eta Oiasso Erromatar Museoak Jose Latova: argazkilaritza arkeologikoaren 40 urte erakusketa eskainiko du uztailaren 22ra arte.
Hortaz gain, urteroko hitzorduak errepikatuko dira uztaileko hilabetean zehar, adibidez, Urdanibia Berri, Santiago, Behobia edo Elitxu-Lapitze auzoetako jaiekin. Gainera, uztailaren 30ean Behobiakoa San Martzialeko Bigarren Guduaren plazan Faisaien Uharteko Bakarrizketen Jaialdiaren edizio berri bat antolatuko da JJ Vaqueroren emanaldiarekin.
Abuztua
Euskal Jira izango da abuztuko lehen asteburuko ekintza nagusia. Urdanibia plazan kontzertu ugari izango dira, lehena, “Golden Apple Quartet” taldea abuztuaren 24ean 22:00etan eta abuztuaren 30ean, berriz, 22:00etan “Mandragora Negra” taldea. Eskoleta kalean 20:00etatik aurrera ekitaldi ugari egingo dira: abuztuaren 1ean Patón bikotearen emanaldia, abuztuaren 8an euskaraz egingo den clown antzerkia eta 22an Amaia Elizaran eta Myriam Perez Cazabon konpainiaren dantza emanaldia.
Era berean, Bidasoako Mugaz Gaindiko Partzuergoak Bidasoa Folk jaialdiaren barnean antolatutako Pedro Guerraren kontzertua abuztuaren 17an 22:00etan hilabeteko beste hitzordu garrantzitsuetako bat izango da. Abuztuaren 10ean Bildumagileen Azoka eta 14ean Remember taldeak Zabaltza plazan eskainiko duen kontzertua ekintzen agenda osatuko dute. Abuztuko hilabetean ere hiriko auzo ugariren jaiak ospatuko dira, hala nola, Ama Xantalen, Arbes eta Kale Nagusiko jaiak. Erakusketetan, berriz, 18cm izena daraman erakusketa izango da ekintza nagusia, abuztuaren 23tik irailaren 8ra Amaia Kultur Zentroan ikusgai egongo dena. Gainera, Girabirak 9an arratsaldeko 20:00etan zinema protagonista gisa izango duen ekintza prestatuko du.