Dies Oiassonis jaialdiak erromatar giroa zabalduko du Irungo kaleetan barrena uztailaren 11tik 14era

Dies Oiassonis jaialdiak erromatar giroa zabalduko du Irungo kaleetan barrena uztailaren 11tik 14era. Jaialdi erromatarra hiriko udarako ekintza jendetsuenetako batean bihurtu da eta X. edizioa ospatuko du aurten. Oiasso museoaren inguruan 50 postu baino gehiago izango dituen merkatu erromatarraz gain, Dies Oiassonis jaialdiaren barnean beste hainbat ekintza antolatuko dira.

Zirku Erromatarra
Hirugarren urtez, San Juan plazan Zirku Erromatarraren ikuskizunaz gozatu ahalko da uztailaren 10etik aurrera Irungo Turismo Bulegoan sarrerak eskuratuz gero. Emanaldiak uztailaren 12an, ostiralean, 22:00etan, uztailaren 13an, larunbatean, 18:00etan eta 22:00etan, eta, uztailaren 14ean, igandean, 13:00etan eta 18:00etan izango dira. Sarrerak 4 eurotako prezioa izango du, gaueko emanaldiaz gozatzeko sarrera, berriz, 5 eurotakoa izango delarik.

Birsorkuntza historikoak
Egun horietan zehar Oiasso museoaren kanpoaldean hainbat birsorkuntza historiko egingo dira. Cohors Prima Gallica birsorkuntza historikoko taldeak lehen aldiz parte hartuko du Dies Oiassonis jaialdian, garai azpi-inperialeko legionarioen kanpamendu bat birsortzeko larruzko denda eta soldaduen armamentuaren bitartez. Hortaz gain, maniobra militarren eta bizitza zibilaren birsortzeko historikoak egingo dira ere. Honela, soldadu mota ezberdinak eta borroka estrategiak gertutik ikusi ahalko dira. Gainera, familia patrizio bat ezagutzeko aukera izango da ere.

Prozesioa
“Navigium Isidis” prozesioa erromatar jaialdiaren barneko beste ekintza jendetsuenetako bat da. Prozesioa uztailaren 13an, larunbatean, egingo da, arratsaldeko 19:30etan nabigazio garaiaren hasiera erromatarrek nola ospatzen zuten erakusteko eta, bertan, Irun eta Hondarribiko elkarte ugarietako kideek parte hartuko dute.

Arte eszenikoak
Dies Oiassonis programaren barnean arte eszenikoekin loturiko ekintza anitz antolatu dira ere. Uztailaren 12an, ostiralean, 22:30etatik aurrera Verbo Producciones taldeak “Los Gemelos” antzezlana aurkeztuko du publiko helduari zuzendurik. Uztailaren 13an, larunbatean, berriz, 13:00etan eta 17:00etan egingo diren bi saioetan “Gladius y Medulina” txotxongiloen antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren familiek. Azkenik uztailaren 14ean eguerdiko 12:00etan Ezezagunik taldearen eskutik “La pax y otras lunas” antzezlana eskainiko da.

Ekintza gastronomikoak
Jaialdiaren aurreko edizioetan antolaturiko hainbat ekintza gastronomiko errepikatuko dira aurten ere. Alde batetik, Irun Dastatu plataformak hainbat esperientzia gastronomiko antolatu ditu Felix Manso (uztailak 9, 19:00etan) , Ola Sagardotegia (uztailak 10, 19:00etan), Bidasoa Basque Brewery (uztailak 11 19:00etan) eta Paperino (uztailak 12, 17:00etan) establezimenduetan.

Bestetik, uztailaren 12an 21:00etan Gourmet Afaria egingo da Oiasso Museoaren kanpoaldean. Afarian izena ematen dutenek, 20 euroren truke Danako, Manolo, Altzola eta Ogitxuk prestaturiko jakiak dastatuko dituzte 8 pintxoz osaturiko menu batean. Sarrerak uztailaren 5tik eskuratu ahalko dira Irungo Turismo Bulegoan.

Azkenik, uztailaren 13an 11:30etatik aurrera Oiasso Museoaren kanpoaldean egingo den Showcoooking-ean erromatar elikagaietan oinarritutako pintxoen sorrera ikusi ahalko da zuzenean, ostean pintxoak etxean egin edo Irungo komertzioetan dastatu ahal izateko.

Bestelako nobedadeak
Aipatutako ekintzez gain, uztailaren 12an 19:00etan Nesto F. Marques idazleak “Fake news de la Antigua Roma” lana aurkeztuko du Oiasso Museoko Portu aretoan sarrera librea izango duen ekitaldi batean. Bestetik, berrikuntza gisa, San Marcial Txingudiko igerileku-eremuan itsasoko arkeologiarekin loturiko zabalpen zientifikoko ekintza bat egingo da. Ekintzak bi saio izango ditu uztailaren 14ean, 11:30etan eta 16:00etan. Ekintza doakoa bada ere, igerilekurako sarrera ordaintzea ezinbestekoa izango da eta saio bakoitzean 36 pertsonentzako lekua egongo da. Azkenik, Dies Oiassonis jaialdiaren harira hiriko hainbat komertziok haien erakusleihoak kutsu erromatarrarekin apaindu dituzte uztailaren 4tik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude