Hondarribia kalearen berritze lanak guztiz amaitu dira azkenean. Errepidea eta espaloia eraldatu dituzten obrak aspaldi amaitu bazin ere, auzoaren apainketa laguntzeko elementu guztiak kokatu dira azkenean. Auzoa zeharkatzen zuen errepidea oinezkoentzako espazio gisa moldatu ostean, bi elementu nagusik apainduko dute hiriaren bazter berri hau: murala eta eskultura.
Itxura berri honetara batu den azken elementua eskuan maleta bat duen aita eta alaba bat rakusten dituen eskultura izan da. “Fundición Artística Jaizkibel” tailerraren sorkuntza bat da eta eskultura honen bitartez, XX. mendearen hasieran hirira iritsi eta auzo zein hiria eraikitzen lagundu zuten etorkin familiei omenaldia egin nahi zaie. Brontzezko eskultura bat da eta murala kokaturik dagoen plaza berean egongo da ikusgai aurrerantzean.
Murala maiatzaren hilabetearen amaieran amaitu zen eta hilabete hauetan zehar auzotarrak pozik agertu dira plaza berri honen itxurarekin. Muralaren sorrerarako “trampantojo” izena duen teknikaren bitartez bi eraikin eta eskailera bat irudikatzen dira, efektu optikoaren laguntzaz kaleari zabaltasun gehiago emanez. Muralaren sorreran arduraduna Arte y Muralismo estudioa izan zen.