Etxetik egiteko jarduera berria proposatu dute Irungo Haurtxokoek

Irungo Haurtxokoek etxetik egin daitekeen ekintza berria proposatu dute “Familia ta Lagun” programaren bitartez. Ekintza berri honen bitartez etxeko eguneroko materialekin objektu sinple eta politak sortzeko gonbidapena luzatu diete parte-hartzaileei hurrengo saiorako. Hitzordua maiatzaren 23an izango da, goizeko 11:00etatik 11:30etara. Izen-ematea doakoa da eta epea ostegun honetan, maiatzaren 21ean, amaituko da. Ekintzan izena emateko interesatuek haurtxokos@irun.org helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, besterik ez. Horrela, jardueran izena eman duten familiekin harremanetan jarriko dira aldez aurretik, tailerraren funtzionamendua antolatzeko. Ikastaroa online eta zoom aplikazioaren bidez emango da.

Egokitutako ekintzak

Irungo Udaleko Gazteria Sailak, udaleko beste sail batzuek bezala, Gazteartean zerbitzuaren baitako proposamen batzuk antolatu eta egungo egoerara egokitu ditu. Haurtxokoen ‘Familia ta Lagun’ programa da adibide bat. Programa horrek familia osoari zuzendutako jarduerak proposatzen ditu, eta asteotan teknologia berriak baliatzen ditu proposamen berriak eskaintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude