Urriaren 12 eta 13 “Los muñecos de la tarta” izeneko Ezkontza Azoka egingo da Irunen. Aurtengoa Ezkontza azokaren IV. edizioa izango da eta azken urteetan bezalaxe Ficoban egingo da. Bi egun horietan zehar ezkontzen munduarekin loturiko era askotariko zerbitzu eta produktuak ikusgai jarriko dituzte arloko profesionalek, merkatu azken nobedade eta berrikuntzen artean.
Azokak larunbat zein igandean goizeko 11:00etan irekiko ditu ateak eta eguerdiko 14:00ak arte bisitariek erakusketari guztien produktuak eta zerbitzuak gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Bazkaltzeko atsedenaldiaren ostean, azokak arratsaldeko 15:00etan martxan jarriko da berriro ere arratsaldeko 20:00ak arte Ficobara hurbiltzen diren ezkongai bikote guztiei harrera egiteko.
Aurreko urteetan bezalaxe aparkalekua dohakoa izango da, beraz, azoka bisitatzeko aitzakirik ez da izango. Fernando Vergara, Ezkontza Azokako antolatzaileetako batek adierazi duenez, “Aurreko urtean 200 bikote hurbildu ziren eta aurtengoan jende gehiago gerturatzea espero dugu”.
“Aurreko urtean 200 bikote hurbildu ziren eta aurtengoan jende gehiago gerturatzea espero dugu”
Fernando Vergara, azokako antolatzaileetako bat
Urtetik urtera errepikatzen den Ezkontza Azoka honetan ezkontzen sektoreakin loturiko era guztietako profesionalek parte hartzen dute. Guztira, 20 izango dira aurtengo edizioan parte hartuko dute erakusketariak. Horien artean, senargai eta emaztegaientzako arropa eta osagarriak, musika, bideoa eta argazkilaritzako profesionalak, jatetxeak, lore-dendak, autobus zerbitzuak, ile apaindegiak eta estetika zentroak, bidai agentziak eta ikuskizun ezberdinak kontratatzeko aukera izango dute bisitariek. Gainera, azpimarratzekoa da Irungo hiriko eta eskualdeko denda eta zerbitzuek presentzia handia dutela “Los muñecos de la tarta” Ezkontza Azokaren barnean, denda txiki eta bertako negozioek garai gogorra bizi dituzten momentu honetan.
Eskaintza handiaz gainera, ikuskizunetarako tartea izango da ere azokan zehar. Ikuskizun nagusia Yon Gallardo Bracone txefaren esku egongo da, izan ere, nitrogenoa eta izozkigintza elkartuko dituen ikuskizuna eskeiniko du. Ikuskizun honen barnean nitrogenoaren bitartez sorturiko ur lanbro ikusgarriaren artean ikusleek delicatessen sentsazio iguzarriak dastatzeko aukera izango dute.
Azoka 2020 edo 2021 urteetan zehar ezkontzeko asmoa duten bikoteentzako aukera ezin hobea da. Izan ere, ezkontza bat antolatzeko beharrezkoak diren gauza eta zerbitzu guztiak topatuko dituzte bertan. Fernando Vergara antolatzailearen hitzetan “ezkongaiei denbora gutxian zerbitzu asko ezagutu eta kontratatzeko aukera ematen die azokak”. Gainera, denbora aurrezteko aukera bikaina eskeintzen du “Los muñecos de la tarta” azokak, izan ere, sektore ezberdinetako profesionalak biltzea lortzen baitu espazio bakar batean. Hortaz gain, ezkontzaren egunerako ideiak hartu eta profesionalekin aurrez-aurreko harremana izateko aukera izango dute ezkongaiek, zalantzak argitu edo zerbitzuen kontratazioa azokan bertan aurrera eramateko aukerarekin. Fernando Vergara antolatzaileak azaldu duenez, azokara hurbiltzen diren bezeroen zati handi batek ezkontzaren egunerako gauza ugari kontratatzea lortzen du ezkontza azoka honen bitartez.
“Ezkongaiei denbora gutxian zerbitzu asko ezagutu eta kontratatzeko aukera ematen die azokak”
Fernando Vergara, azokako antolatzaileetako bat
Erakusketarientzako aukera
Ezkongaiei eskeintzen zaien laguntza gainera, azoka profesionalentzako abantailez beterik dago. Izan ere, azokan urtero sektore bakoitzako 2 profesionalen parte-hartzea onartzen da soilik, alde batetik, bisitariak ez nazkatzeko eta, azokan parte hartzen duten profesionalen kontratazioa errazteko. Aurtengo azokarako prestaketa lan gehinak itxita dauden harren, profesional moduan Ezkontza Azokaren hurrengo edizioetan parte hartu nahiko luketen erakusketariak losmunecosdelatartairun@gmail.com helbidera idatzi edo azokaren webgunean zintzilikatutako formularioa bete beharko luketela. Gainera, azpimarratzekoa da urte batetik bestera azokan parte hartzen duten erakusketarien %85ak errepikatu egiten duela azokak emandako emaitza onei esker.