Oporrei aurre egiteko mailegua?

Oporraldi garaia iristen denean hiritar asko produktu finantzioero batekin zorpetu bihurtzeko erabakiaren aurrean aurkitzen dira oporretaz gozatu eta eskolako itzulerari aurre egin ahal izateko. Erabaki hori hartzea zailago egiten da mota guztietako finantza-entitateak edonolako zorrak guregain hartzera animatzen gaituztenean. Zor hauek era erraz eta azkarrean hartzera gonbidatzen gaituzte, baieztapenerako baldintza gutxi bete behar direlarik, bereziki, telebistaren bitartez zabaltzen diren iragarkiek erakusten digutenez.

Hala eta guzti, baliteke zor hauek onartzea ideia ona ez izatea, izan ere, orokorrean interes-tasa altuak izan ohi dituzten produktu finantziero baten aurrean aurkitu ahal gaitezkeelako. Gainera, kontsumitzaileek kasu askotan ez dute ezagutzen finantziabide posibleak topatzeko eskura dauzkaten arrisku gutxiagoko bestelako baliabideak.Horregatik, ACUBI elkartea eta Irungo OMIC-etik horrelako egoeretan kontutan izan beharreko zenbait ideia gogorarazi nahi dituzte:

1. Mailegu bat eskatu aurretik ondo pentsatzea eta kalkuluak egitea. Gomendagarria da beti gastuak murriztu eta aurrezten saiatzeko neurriak hartzen saiatzea zordun bihurtu aurretik, bereziki, bestelako maileguak ordaintzen ari bada oraindik. Kreditu bat eskatzea ezinbestekoa den kasu horietan, beharrezkoa den kantitate ezinbestekoaren gainean eskatzea gomendatzen da, ostean ordaindu beharreko zorra handiegia izan ez dadin.

2. Zein eratako maileguak dira gomendagarriak? Ez da gauza bera mailegu pertsonal bat eskatzea, txartel bateko kreditua erabiltzea, kreditu azkar bat eskatzea edo bidai agentziari bidaiaren kostua ordaintzeko luzapen bat eskatzea. Horien guztien artean baldintza eta kostu gutxien izango dituen eta gure beharretara hobeto egokituko den irtenbidea bilatu beharko da.
3. Soilik telefono bitartez egiten diren kudeaketak saihestu. Kontratatu nahi den kredituaren eskaintzaren idatzita eskatu, eskainitako zerbitzuen gaineko prezioetan eta kontratazioaren baldintza orokorretan arreta berezia ipiniz. Maileguaren eskakizuna kontratu baten bitartez formalizatu beharko da eta, beharrezkoa izanez gero erreklamazio bat ipini ahal izateko, dokumentazio eta publizitate guztia gordeko da.

4. Kontratatu nahi den produktuaren interes-tasak kontutan hartu. Kreditu azkarrek interes-tasa altuak izan ohi dituzte (%20-tik gorakoak), horrela, eskatutakoa baino askoz altuagoa den diru kopuru bat itzuli behar izaten delarik. Beste finantziazio aukera batzuk aztertu eta kreditu bat kontratatzea erabakitzen bada eskeinitako aukerak alderatu: Irekiera gastuak ditu? Zer nolako interesa eskaintzen dute? Ordainketa baten atzerapena izanez gero, zigortzen naute? Gestio gastuak dauzkan kontu edo txartel berri bat irekitzea beharrezkoa da? Ezeztapen komisiorik dago?.

5. Eskatzailearen aldetik ez ordainketa bat gertatuz gero ondorio larrien aurrean aurkitu daiteke: bahiturak, atzerapen interes altuak, errekarguak,…

6. Tarifen liburuxka kontsultatu zelako gastu eta komisioei aurre egin beharko zaien jakiteko eta zein kontzeptuei dagokien jakiteko. Baldintzen informazioa idatziz eskatzea posible izango da, dena kontratu baten bitartez formalizatzea eta dokumentazio eta publizitate guztia gordetzea erreklamazioak jarri ahal izateko.

7. Bitartekari finantziero batekin kontratu bat izenpetzen denetik 14 egun naturaleko epea dagoela gogoratu kontratu bertan behera utzi ahal izateko inolako zigorrik gabe eta zergatirik eman gabe.

8. Edozein zalantzaren aurrean, informazioa bilatu. Arazorik izan edo neurrigabea izan daitekeen klausula bat topatuz gero, OMIC-era hurbildu edo kontsumitzaile elkarte batera hurbildu erreklamazioa jartzeko.

9. Kontratuari uko egiteo eskubidea. Horrelako kredituak urrunetik kontratatzen direnean, kontsumitzialeak 14 eguneko tartea du akordioa izenpetze denetik edo akordioaren kondizioak eskatzen direnetik, mailegua bertan behera uzteko inolako azalpenik eman gabe. Ezingo dira eskubide honetaz baliatu jada prozesu guztia burutu duten eskatzaileek, hau da, dirua eskatzailearean eskuetan badago jada eta itzulpen data finkoa denean.

10. Gogoratu kontsumari egindako diru-maileguak direla, dirua jasotzen duen pertsonaren garantia pertsonarekin eginak direla (mailegu-emailearenarekin) eta uzten zaigun dirua itzultzera beharturik gaudela ( kredituaren zenbatekoa) eta interesak gehituta.

11. Ez ordainketak gertatuz gero, enpresak apuntatuko du gure zorraren ordainketa bermatzeko (atzerapenaren kasuan beharrezkoak diren interesak gehituta) gure oraingo edo etorkizuneko edozein ondasuneren kontra (kotxea, ondasunak, nomina, etab.) eta ez du denborarik galduko gu tribunaletara eraman behar baitu eta bertan, kaudimengabezia agerikoa izan ezean, deudaren aurrean erantzun beharko dugu, atzerapen interesekin eta eramango gaituen prozesu monitorioko gauza judizialei erantzunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude