Martxoak 15: Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna

1983 urtean Nazio Batuen Erakundeak urtero matxoaren 15ean Kontsumitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzea erabaki zuen Estatu Batuetako John F. Kennedy presidenteak 1962 urteko martxoaren 15ean egindako hitzaldi baten harira. Hain zuzen ere, hauek izan ziren Estatu Batuetako presidenteak esandako hitzak. “Kontsumitzaile izateak, definizioz, denok elkartzen gaitu. Merkatuko talde ekonomiko handiena gara, eta erabaki ekonomiko publiko guztiak baldintzatzeaz gainera, horien eragina jasaten dugu ere … Hala ere, askotan ez dira talde garrantzitsu honen iritziak entzuten”. Honela, historian lehen aldiz, produkzio prozesuaren barnean kontsumitzailea funtsezko elementua bezala errekonozitu, kontsumitzailearen garrantzi politikoa kontutan hartu zen eta instituzioei eskatu zitzaien kontsumitzaileen eskubideak babesteko neurriak ipintzea, neurri horien betekizunaz gain.

Kontsumitzailearen Eskubidearen Nazioarteko Eguna kontsumitzaileei haien eskubideak gogoratu eta horiek gauzatzeko eskura dauzkaten mekanismoak gogorarazteko baliagarria izan behar da. Urtero, “Consumers Internacional” (CI), mundu mailako kontsumitzaile elkarte guztiak bateratzen dituen erakundeak, urte bakoitzerako gai zehatz bat hautatzen du lehentasunezko interesa duen gai moduan. 2019 urteko Kontsumitzailearen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolaturiko gaia “Konfiantzazko produktu adimentsuak” izan da.

Telefono adimentsuak, fitness ekintzak antzemateko gai diren gailu eramangarriak, ahotsaren bitartez kontrolatzen diren laguntzaileak, telebista adimentsuak, … egunerokotasunean erabiltzen ditugun geroz eta produktu gehiago aurretik zehaztuta datorren era batean konektaturik daude. Horregatik, Kontsumitzaileen Eskubidearen Nazioarteko Egun honetan, konektaturik dagoen mundu batean kontsumitzaileek zer nahi duten eta zer behar duten nabarmentzeko ahalegin bat egingo dugu, honela, kontsumitzaileak produktu eta zerbitzu digital hauen garapenaren erdian kokatzea zein garrantzitsua den erakusteko.

Produktu adimentsuak internetera konektaturik daude eta datuak jaso, bildu eta horien bidalketaz arduratzen dira. Une honetan mundu mailan produktu adimentsuen kopurua 23.100 milioikoa da, pertsona kopurua heren bateko proportzioarekin gaindituz. Zenbat eta pertsona gehiago era honetako gailuetara konektatu, Interneteko konexioa hobetu eta azkarrago bihurtzen da, gailu adimentsuak mundu osoko kontsumitzaileentzako egunerokotasunaren barneko errealitate batean bihurtzen dira, kontsumitzaileek produktu eta zerbitzuekin interakzioan jartzeko duten moduan aldaketa garrantzitsuak eraginez.

Teknologia adimentsuen agerpenak aukera ugari eskaintzen dizkie kontsumitzaileei: zerbitzu berrietara sarbidea, sentikorragoak diren produktuak, erosotasun eta aukera gehiago. Hala ere, kezka sor dezaketen hainbat kausa antzeman dira ere: seguritate eta pribatutasun falta adibidez, gailu horietaz egiten dugun erabilerarekin loturik daudenak eta gauzak gaizki ateratzen direnean ardura norengan dagoen inguruko argitasun falta.

Sarbide faltarekin loturiko arazoak daude ere, datu karga altuengatik teknologia berri hauetarako sarbidea blokeaturik duten milaka pertsonekin. Horregatik, Kontsumitzailearen Eskubidearen Nazioarteko Eguna kontsumitzaileetan inpaktu erreal bat sortu eta mundua behatu eta kontsumitzaileen eskubideen betekizuna bermatzearen garrantzia oroitarazteko. Gainera, egun hori aprobetxatuz, ACUBIk 2018 urtean zehar buruturiko lana oroitarazteko aitzakia aprobetxatu nahi du, azken urtean zehar izandako kontsulta-datuei aipamen berezia eginez, izan ere, 1.882 kontsulta baitzituen eskualde mailan elkarteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude