ACUBIk 1782 kontsulta erantzun zituen 2018 urtean Bidasoako eskualdean

ACUBI Bidasoaldeko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak 1782 kontsulta jaso zituen 2018 urtean. 336 kontsulta Hondarribiko Kahai Zaharreko bulegoan egin ziren ostegunero 10:00etatik 13:00etara eta hilabete bakoitzeko azken asteartean 16:00etatik 19:00etara. Irunen, berriz, 1516 kontsulta egin ziren Palmera Monteroko bulegoan.

Urtero moduan errendamenduekin loturiko kontsulta gehienak errenta berrikusketa eta errenta ordainketa ezekin loturik daude. Komunitateen kasuan, bizilagun bati zorra ordaintzea eskatzeko prozesua eta komunitatean obrak egitearen inguruko kontsultak dira gehien errepikatzen direnak. Argi- eta gas-horniduren kasuan, berriz, kontsulta batzuk fakturekin loturik dauden bitartean, besteak, mota honetako enpresa zehatzen kontratazioarekin loturik daude.

Azken hilabeteetan, ordea, gizarte-bonuarekin loturiko kontsultek era nabarmenean gora egin dute. Telefoniarekin loturiko kontsulta gehienak fakturazioaren ingurukoak izan dira. Azpimarratzekoa da, gremioen kontratazioa, autoen konponketa tailerrekin eta partikularrei erositako autoen garantiarekin loturiko galdera asko jaso direla.

2018 urtean zoru-klausulen erreklamazioak eta hipoteka gastuen kontsultak jasotzen jarraitu dira, izan ere, era honetako 103 kontsulta izan dira eta. Kasu gehienetan, kontsumitzaileei haien hipotekak errebisatzen lagundu zaie, zoru-klausularik duten ikusi eta, horrela izatekotan, bankura bidaltzeko erreklamazio gutuna idazten lagundu zaie, hipoteka-gestio datuekin batera (notariotza, gestoretza, erregistroa eta 60A zerga).

Beste datu nabarmen bat internet eta etxez etxeko salerosketekin loturiko kontsulten kopuruarena izan da, hain zuzen ere, horrelako 21 kontsulta jaso baitira. Gogoratzekoa da era honetako kontratazioek 14 eguneko uko egite epea dutela eta, gai honekin loturiko kontsulta gehienak, epe honen inguruko zalantzak direla. Kasu askotan, gainera, bezeroak erreklamazioa aurkeztera hurbiltzen direnean beranduegi izaten da epea jada pasa delako.

Gogoan izatekoa da, 2018 urtean Hondarribian jaso ziren kontsulta kopurua bertako bulegoko langilearen lan bajarengatik guztiz baldintzaturik egon direla. Hain zuzen ere, Hondarribian zerbitzua eskaintzea ezinezkoa izan denez, kontsulten 100%a Irunen erantzun dira.

Nabarmentzekoa da ere, orokorrean, emakumeak izan direla kontsultak egitera hurbildu direnak, izan ere, 1052 emakumek erabili dutelako zerbitzua, gizonezkoak 730 izan diren bitartean. Kontsultak egiteko erari dagokionez, kontsultak aurrez aurre bulegoan egitea hautatzen dute Irun zein Hondarribiko erabiltzaile gehienek. Kontsultak aurrez aurre egiteaz gain, telefonoz edo posta elektronikoz egiteko aukera dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude