Gurasoekin eta Gazteekin programen izen-emate epea urriaren 15era arte zabalik egongo da

Gurasoekin eta Gazteekin programan izena emateko epea urriaren 15era arte zabalik egongo da. Bi programa hauek gazteen heziketa laguntzeko helburua duten Irungo Udalak doan eskeinitako zerbitzua dira. Izen emate udal webgunearen bitartez edo 943505152 telefono zenbakira deituz egin ahalko da. Programan parte hartu ahal izango duten pertsonen kopurua mugatua da.

Gurasoekin programa
Gurasoekin programaren barnean hiriko gazteen gurasoak asten behin edo 15 egunero biltzen dira Palmera Montero eraikineko 4. eta 5. aretoetan. Cristina Laborda Gizarte Ongizate arloko ordezkariak adierazi du, “25 urte baino gehiago daramatzagu programa honen bitartez gurasoen egonezintasunak eta zalantzak argitzen”. Talde txikiek osatutako bilerak dira non, hainbat guraso biltzeaz gainera, psikologiaren alorreko bi profesionalek saioak gidatzen dituzten. Profesionalen taldea EAS Zerbitzuak eta Baliabideak enpresako Ana Elosegi, Gema Campo, Juanjo Villegas, Ion Arruabarrena, Andrea Aranguren y Begoña Arruabarrena profesionalek osatzen dute.

Aurtengo edizioa 7 taldeez osatuta egongo da, familien beharraren arabera eta seme-alaben adinaren arabera banatuko direnak. Bost talde 15 egunean behin bilduko dira eta urtean zehar 12 saio egingo dituzte guztira. Talde horien artean 2 talde 6 urtetik beherako haurrak dauzkaten gurasoentzat izango dira, talde bat 7 eta 11 urte arteko adingabeak dauzkatenentzat eta, azkenik, bi talde nerabeak dauzkaten gurasoentzat. Bestetik, gainontzeko bi taldeak astero bilduko dira eta talde hauek babes handiagoa behar duten gurasoentzat erreserbaturik egongo dira.

Programa hau seme-alaba eta gurasoen arteko harreman positiboak bultzatzeko helburua du. Hau da, haien arteko lotura afektiboa sustatzeaz gainera, gurasoentzako estimulazioa eta babesa eskeintzea bilatzen da, seme-alabak hezitzerako orduan gurasoek mugak non jarri behar diren ikas dezaten. Horretarako, Gurasoekin programak arlo hauek lantzen ditu: familiaren barneko komunikazio positiboa sustatu, enpatia gaitasuna garatu, bulkadak kontrolatzen ikastea, gatazkak konpontzeko estrategiak garatzea, seme-alaben adinaren arabera egokiak izango diren arauak eta mugak ezartzen ikastea eta adingabeen gainbegiraketa modu onean garatzeko pautak ematea.

Gazteentzako Gazteekin
Gurasoentzako programaren osagarria da Gazteekin izeneko zerbitzua. Gazteekin programaren barnean psikologiaren alorreko profesionalak gazteekin bildu, haien arazoak edo zalantzak entzuteko prest egongo dira eta elkarrizketa horietan azaldutako beharrei konponbidea bilatzen saiatuko dira Gurasoekin programaren funtzionamendu oso antzekoa jarraituz. Programa Osasunaren Nazioarteko Elkarteak martxan jarritako ekimen batean oinarritzen da, gazteak egungo munduak planteatzen dituen erronkei era trebeago batean erantzuteko gai izan daitezen.

Gazteekin programa 12 eta 17 urte arteko gazteentzat pentsaturik dagoen egitasmoa da. Parte hartzaileak bi taldeetan banatuko dira adinaren arabera eta astero bilduko dira azarotik maiatzera. Saioek 75 minutuko iraupena izango dute eta Gema Campo y Ion Arruabarrena haurtzaroan eta gaztaroan adituak diren psikologo profesionalengatik gidatuta egongo dira.
Lehen taldea 12 eta 14 urte arteko gazteez osatuta dago, bizitzarako gaitasunak garatzek tailerretan parte hartuko dutenak. Tailer horietan gaitasunak hiruhilekotan sailkaturik landuko dira. Lehen hiruhilekoan emozio eta sentimenduekin loturiko gaitasunak landuko dira, bigarrenean arazoen konponbidearekin loturikoak eta hirugarrenean, azkenik, komunikazioarekin eta pertsonen arteko harremanekin zerikusia duten gaitasunak. Saio horiek Palemra Montero eraikineko 5. aretoan egingo dira ostegunero 17:30etatik 18:45etara.

Bigarren taldea 15 eta 17 urte arteko gazteez osaturik dago eta Babes Taldean parte hartuko dute. Babes Taldean gazteen hausnarketa eta esperientziak partekatzera bideraturik egongo den gazteez osatutako taldea izango da. Parte hartzaileen interesen araberako gaiak landuko dira talde horretan, talde zuzendariak identifikatutako beharrak asetzeko landu beharreko gaiak jorratzeaz gainera (asertibitatea, enpatia, seme-alaba eta gurasoen arteko harremanak, berdinen arteko laguntza harremanak, gatazkak konpontzeko jarraibideak, …). Saioak ostegunero egingo dira Palmera Montero Guneko 5. Aretoan arratsaldeko 18:45etatik 20:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude